Euskaldunentzako Jabetze Eskola (III)

Hasiera - Bukaera data: 2026ko urriaren 13a - 2026ko azaroaren 24a (Astearteak)
Ordutegia: 18:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urriaren 12a
Matrikulatu
Euskaldunentzako Jabetze Eskola (III)

Aurkezpena

Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskolak III. Edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Mugitzen, hizkuntza-menperakuntzarako estrategiak detektatzen, eta, beraz, “kateak sentitzen” jarraituko dugu oraingoan ere.

Jabetze eskolen jatorria, dakigunez, mugimendu feministan dago. Gizartean dagoen egiturazko zapalkuntza atzematen eta horren aurreko erresistentzia praktikan jartzen bide-erakusle da feminismoa, eta, halaxe da, baita hizkuntzaren arloan lanean ari garenontzat ere. Euskaldunok badugu gure inguruan zer ezagutu eta hausnartu, eta badugu mugitu beharra, lotzen eta mugatzen gaituzten egoerak eta baldintzak eraldatu nahi baditugu, behinik behin.

Aurreko bi edizioek erakutsitako bidean, helburu berberekin jarraituko dugu: Gasteizko eta inguruko euskaldunok geure burua jantzi, alor ezberdinetan eraginkorragoak izateko; jabetu, ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatu; euskararen normalizazioak eta biziberritzeak alor ezberdinetan behar dituen funtsezko gakoak adituengandik zuzenean ezagutu; euskararen soziolinguistika hobeto ezagutu eta horretan sakondu…

Ikasturte berriaren helburutzat dugu, era berean, antolatutako lau saioetan jasotakoa Gasteizko euskalgintza osatzen duten eragileentzat erabilgarri egitea. Hori kontuan hartuta diseinatu dugu programazioa: aldaketa-prozesu sozialak aztertu, eremu urbanoetan euskararen aldeko mugimenduak dituen bereizgarriak identifikatu, justizia sozialaren esparruari erreparatu, eta euskararen gaitasunaren eta kalitatearen auziaz aritu nahi dugu. Gasteizko euskaldunentzako eta euskalgintzan ari direnentzako jabetze eskola izan nahi du aurtengo edizioak.

> Eskolaren dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da.

Koordinatzaileak

  • Manex Agirre Arriolabengoa

Nori zuzenduta

Gaian interesa daukan edonori.

Jakintza-arloak