Kutxaz Kanpo 2026 zikloa: Kontakizunak eta Sorkuntza

Data: 2026ko urriaren 9a (ostirala)
Ordutegia: 10:00-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 3
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko apirilaren 30a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urriaren 8a
Kutxaz Kanpo 2026 zikloa: Kontakizunak eta Sorkuntza

Aurkezpena

“Kutxaz kanpo” Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai-, karta- eta rol-jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketarako bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.

2024. eta 2025. urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera, eta 2026. urtean formatuak eskaini dizkigun indarguneak baliatu eta UEUrekin batera jauzi bat emango dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro-formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz.

 

Ziklo honetan Euskal Herriko 5 espazio esanguratsutan hizkuntza eta hiztunen inguruko 5 ideia ezberdin landuko ditugu: Ahalduntzea, Hizkuntza-ohiturak, Komunitatea, Utopia eta Nostalgia eta Kontakizunak eta Sorkuntza.

Maiatzak 8. Badalab, Errenteria. Jabetzea eta ahalduntzea

  • 10.00 – 13.00

Ekainak 12. Laba, Iruña. Hizkuntza ohiturak. 

  • 10.00 – 13.00

Uztailak 3. Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio. Komunitate (imaginatuak)

  • 10.00 – 13.00

Irailak 11 Lapurdi. Lekua zehazteko. Utopiak & Nostalgiak

  • 10.00 – 13.00

Urriak 9. Bizkaia. Lekua zehazteko. Kontakizunak eta Sorkuntza

  • 10.00 – 13.00

Helburuak

  • Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea.
  • Euskararen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea.
  • Ohiko ikastaro-formatuetatik haratagoko formakuntza-markoekin elkarrekin esperimentatzea.

 

Nori zuzenduta

Euskararen eta euskal hiztunen etorkizunean interesa duen orori.

Jakintza-arloak