Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketin Digitala

Hasiera - Bukaera data: 2026ko urtarrilaren 21a - 2026ko otsailaren 17a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 40
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urtarrilaren 9a
Matrikulatu
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketin Digitala

Aurkezpena

Gaur egungo ingurunea etengabe aldatzen ari da, eta eraldaketa horien eragile nagusietako bat teknologia digitalak dira.

Esparru ezberdinetan ari diren profesionalek arlo digitalean trebatzeko beharra handia dutela ikusirik, UEUk "Eraldaketa Digitalen gakoak" ikastaro sorta martxan jarri du.

Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.

Hortaz, ikastaro hau zure interesekoa bada, agian beste hauek ere zure interesekoak izan daitezke:

  • Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketin digitala

"Marketin Digitala" ikastaroak gaur egungo ingurune digitalaren erronka eta aukerei aurre egiteko oinarrizko ezagutzak eta gaitasun praktikoak eskainiko dizkie ikasleei. Marketinaren ikuspegi berritzaile batetik digitalizazioak aldatu duen kontsumitzaile-portaera eta komunikazio-eredu berriak ulertzea da ikastaroaren abiapuntua.

 

Helburuak

  • Marketin digitalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea (SEO, SEM, eduki-marketina, sare sozialak, analitika).

  • Estrategia digital eraginkorrak sortzeko eta inplementatzeko gaitasuna garatzea. Marketin digital kanpainen errendimendua neurtzeko eta hobetzeko tresnak ezagutzea.

  • Kasu praktikoak eta teknologiaren erabilera aplikatua landuz, benetako egoerei aurre egiteko trebetasunak eskuratzea.

  • Etorkizunari begira marketin digitalaren etengabeko joerak eta berrikuntzak ulertzea eta horietara egokitzeko gaitasuna garatzea.

Edukiak

  • Marketin digitalaren oinarriak: estrategia, kanal digitalak, bezeroaren bidaia digitala.

  • Eduki marketina eta sare sozialen kudeaketa: eduki erakargarriak sortzea, komunitatea eraikitzea, KPI nagusiak.

  • Web analitika eta datuen interpretazioa: errendimenduaren neurketa, ROI, KPIak, SEO eta SEM.

  • UX eta marketin pertsonalizatua: erabiltzailearen esperientzia hobetzea.

  • Berrikuntza eta prospektiba: etorkizuneko joerak, adimen artifiziala, teknologia disruptiboak eta egokitzapena.

Metodologia

Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko diren arren, taldea izango du erreferentzia, guztiek gaiak aldi berean landuz. Iraupena 4 astekoa izango da eta 1 ECTS landuko da aste bakoitzeko, hau da, 10 ordu lektibo.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eduki kontzeptualak kasu errealekin eta taldeko proiektu praktikoekin uztartuz. Online baliabideak eta tresna digitalen erabilera sustatuko dira UEUren ikasgela-birtualean, UEUren egitura didaktikoa jarraituz. Lan praktikoetan eta erronka digitaletan oinarritutako ebaluazioa erabiliko dira ikaskuntza aktiboa eta diziplina arteko ikuspegia garatzeko.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau oinarrizko programazioan formatu nahi dutenei eta arlo digitalean trebatu nahi duten profesionalei zein ikertzaileei (doktoregaiek prezio berezia egingo zaie, matrikulazio argibideetan zehazten den moduan) zuzendua dago.

Jakintza-arloak