Eraldaketa Digitalerako gakoak: Datuen komunikazioa

Hasiera - Bukaera data: 2025eko azaroaren 5a - 2025eko abenduaren 2a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 40
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko ekainaren 27a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko irailaren 19a
Matrikulatu
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Datuen komunikazioa

Aurkezpena

Gaur egungo ingurunea etengabe aldatzen ari da, eta eraldaketa horien eragile nagusietako bat teknologia digitalak dira.

Esparru ezberdinetan ari diren profesionalek arlo digitalean trebatzeko beharra handia dutela ikusirik, UEUk "Eraldaketa Digitalen gakoak" ikastaro sorta martxan jarri du.

Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.

Hortaz, ikastaro hau zure interesekoa bada, agian beste hauek ere zure interesekoak izan daitezke:

  • Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketing digitala (laster ikusgai)

Ikastaro honetan, datuetan oinarritutako grafikoen osagaietatik abiatuta hartzaileentzako grafiko ahalik eta ulergarrienak sortzeko irizpideak eta teknikak landuko dira, zenbait hedabide-testuingurura egokitu ahal izateko.

Irakasleak

Helburuak

  • Grafiko baten osagaiak identifikatzea.
  • Grafiko batek izan ditzakeen arazoak identifikatzea.
  • Arazo teknikoak dituen grafikoa eraldatzea.
  • Grafiko baten karga kognitiboa murriztea.
  • Jatorrizko grafiko bat zenbait formatura egokitzea.
  • Datu berrietatik abiatuta grafikoa sortzea.

Edukiak

Grafikoen osagaiak eta osaketa:

  • Osagaiak:
    • Datuak (motak eta eskalak)
    • Markak
    • Kanalak
  • Osaketa:
    • Datuak forma (marka) bihurtu
    • Datuak ezaugarri grafikoetara kanalizatu
  • Tipologia: 
    • Helburu analitikoak (makro eta mikro)
    • Taxonomia 
      • Banaketak
      • Alderaketak
      • Bilakaera denboran zehar
      • Zatia - osotasuna
      • Hierarkiak eta loturak
      • Kokapena
    • Berariazko grafikoak (xenografikoak)
  • Datuak komunikatzen laguntzeko teknikak: lan-karga 
    • Berezkoa (intrinsic)
    • Testuingurukoa (germane)
    • Bitartekoarena (extraneous)
  • Zabalkunderako testuingurua
    • Testuinguru propioa: gure irudi korporatibora egokitutako estilo-gida
    • Hartzailea helburu: 
      • Aniztasuna, zuzentasuna eta barne hartzea
      • Proiektu eleaniztunak 
    • Medioa: formatuak eta egokitzapen teknikoak

Metodologia

Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko diren arren, taldea izango du erreferentzia, guztiek gaiak aldi berean landuz. Iraupena 4 astekoa izango da eta 1 ECTS landuko da aste bakoitzeko, hau da, 10 ordu lektibo.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau oinarrizko programazioan formatu nahi dutenei eta arlo digitalean trebatu nahi duten profesionalei zein ikertzaileei (doktoregaiek prezio berezia egingo zaie, matrikulazio argibideetan zehazten den moduan) zuzendua dago.

Jakintza-arloak