Eraldaketa Digitalerako gakoak: Algoritmika eta datuak

Aurkezpena
Gaur egungo ingurunea etengabe aldatzen ari da, eta eraldaketa horien eragile nagusietako bat teknologia digitalak dira.
Esparru ezberdinetan ari diren profesionalek arlo digitalean trebatzeko beharra handia dutela ikusirik, UEUk "Eraldaketa Digitalen gakoak" ikastaro sorta martxan jarri du.
Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.
Hortaz, ikastaro hau zure interesekoa bada, agian beste hauek ere zure interesekoak izan daitezke:
-
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Algoritmika eta datuak
- Eraldaketa Digitalerako gakoak: Datuen komunikazioa
-
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketing digitala (laster ikusgai)
Ikastaro honi dagokionez, gaur egunean, programatzeak informatikarien gaitasun soila izateari utzi dio. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.
Python programazio lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.
Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio lengoaia erabiliko da. Programazio jakintza oinarrizkoa izanik, ikasleak ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.
Irakasleak
Helburuak
Aipatu bezala, ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio lengoaia erabiliko da. Programazio jakintza oinarrizkoa izanik, ikasleak ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da eta hauek izango lirateke ikas-emaitzak:
- Algoritmo sinpleak diseinatzen ikastea.
- Oinarrizko programak egiten ikastea.
- Python programazio lengoaia ikastea.
- Beste batzuen kodea ulertu eta aldatzeko gai izatea.
Edukiak
1. Oinarrizko algoritmika Python bitartez:
- Funtzioak, kontrol egiturak, datu egiturak...
2. Datuen prozesaketa:
- Datu-baseak, kalkulu-orriak, Json, datuen esportazio/inportazioa...
Metodologia
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko diren arren, taldea izango du erreferentzia, guztiek gaiak aldi berean landuz. Iraupena 4 astekoa izango da eta 1 ECTS landuko da aste bakoitzeko, hau da, 10 ordu lektibo.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau oinarrizko programazioan formatu nahi dutenei, Python aplikazioaren erabilpena ezagutu nahi dutenei eta arlo digitalean trebatu nahi duten profesionalei zein ikertzaileei (doktoregaiei prezio berezia egingo zaie, matrikulazio argibideetan zehazten den moduan) zuzendua dago.