Eraldaketa Digitalerako gakoak: Zibersegurtasuna

Aurkezpena
Gaur egungo ingurunea etengabe aldatzen ari da, eta eraldaketa horien eragile nagusietako bat teknologia digitalak dira.
Esparru ezberdinetan ari diren profesionalek arlo digitalean trebatzeko beharra handia dutela ikusirik, UEUk "Eraldaketa Digitalen gakoak" ikastaro sorta martxan jarri du.
Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.
Hortaz, ikastaro hau zure interesekoa bada, agian beste hauek ere zure interesekoak izan daitezke:
-
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Marketing digitala (laster ikusgai)
-
Eraldaketa Digitalerako gakoak: Zibersegurtasuna
Teknologia hedatzen ari den heinean konputazio ingurune meatxaberak ugaritzen doaz. Adibidez, erietxeak geldiaraziak dira erreskate-diru truk, zentral elektrikoak itzalaraziak eta jabego intelektuala eta sekretupeko informazioa lapurtuak. Alegia, ziberkrimena gorabidean dagoen negozioa eta gerra-arma da.
Testuinguru horren aurrean, zibersegurtasuna, informatikako arlo garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta sistema informatiko baten maila guztietan kontuan hartu beharreko kontua da. Hainbesteraino garrantzitsu bihurtu da ezen instituzioetatik ere zibersegurtasun praktiken derrigortasuna legeztatzen ari baitira. Garbi dago, gero eta beharrezkoagoa dela zibersegurtasuna zehar-jakintza moduan hartzea.
Irakasgai honek behar horri erantzun nahi dio eta horretarako zibersegurtasunaren lau arlo behinenak landuko ditu: kriptografia, sistema informatikoei auditoretzak (penetrazio-testak, hacking etikoa) eta haiek babesteko printzipioak, eta azkenik, araudi eta estandarren betetzea. Gai hauekin hasi aurretik, GNU/Linux-eko komando lerroa landuko da, zeinaren bidez erreminta andanari irekitzen baitzaie atea, eta beraz, aukera berri askori, izan ere, komando-lerroko erremintak askoz ere gehiago dira interfaze grafikodunak baino. Irakasgaiko atal asko makina birtualen gainean landuko dira, eta makina horiek ikaslearen eramangarrietan instalatzeko eta martxan jartzeko, lehen klasea aurrez-aurrekoa egitea aurreikusten da (gomendagarria, ez ezinbestekoa).
Zibersegurtasuneko lau gai horietako bakoitzerako praktikatxo bat proposatuko da eta horiexek erabiliko dira irakasgaia ebaluatzeko item bezala.
Irakasleak
Helburuak
Helburu nagusia, ikasleak zibersegurtasunari buruzko ikuspegi orokor bat har dezan da, honako ikas-emaitzen bidez:
-
Informatika-sistemen segurtasuna ulertu eta aplikatzeko gaitasunak lortu.
-
Kriptografia-algoritmo eta -tresna nagusienak ezagutu eta erabiltzen jakin.
-
Eraso ohikoenak ezagutu eta euren funtzionamenduaren intuizio bat lortu.
-
Sistema-informatikoei auditoretza sinpleak egiteko gaitasuna.
-
Norbere burua eta enpresa babesteko neurriak ezagutu.
-
Erakunde batek bete beharreko marko arauemailea ezagutu.
Edukiak
-
GNU/Linux-eko komando lerroa
-
Makina birtualak
-
Oinarrizko komandoak
-
Komandoak elkarren atzetik exekutatu
-
-
Kriptografia
-
Segurtasun kriptografikoaren oinarriak
-
Kriptografia klasikoa
-
Kriptografia simetrikoa eta asimetrikoa
-
Tresnak eta segurtasuna bermatzeko teknikak
-
-
Eraso ohikoenak
-
Maltzur softwareak (malwareak) eta eraso motak
-
Ingeniaritza soziala
-
Interneten dauden baliabideak
-
Sistema informatikoei auditoretza
-
-
Defentsarako printzipio nagusiak
-
Norberak hartu beharreko segurtasun neurri teknikoak
-
Enpresei zuzendutako segurtasun neurri teknikoak
-
-
Estandarretan oinarritutako segurtasuna
-
Arau, norma eta estandarren kunplimendua (Compliance)
-
Arriskuen analisia
-
Kontingentzia-planak
-
Erakunde laguntzaileak
-
Metodologia
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko diren arren, taldea izango du erreferentzia, guztiek gaiak aldi berean landuz. Iraupena 4 astekoa izango da eta 1 ECTS landuko da aste bakoitzeko, hau da, 10 ordu lektibo.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau oinarrizko programazioan formatu nahi dutenei eta arlo digitalean trebatu nahi duten profesionalei zein ikertzaileei (doktoregaiei prezio berezia egingo zaie, matrikulazio argibideetan zehazten den moduan) zuzendua dago.