Eneko Astigarraga Arakistain
Izena: Eneko
Abizenak: Astigarraga Arakistain
Ikasketak: Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua
Jaioterria eta urtea: 1960
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, ikerketa gaitasuna eta MBA egindakoa ere.
CodeSyntax enpresako gerentea da, Interneten eta IKT-TIC zerbitzuetan aditua den eta software libreko garapenetan espezializatutako enpresa. ESLEren presidentea ere bada, software libreko eta ezagutza irekiko euskal enpresen elkartea, eta ASOLIFeko kidea.
Lankide-irakaslea (lecturer) ere bada, estrategia- eta enpresa-prospektibaren arloan, Deusto Business School, Monterreyko TEC eta ICADE-Comillas unibertsitateetan. Halaber, etorkizuneko Internetarekin, software librearekin, teknologia irekiekin, ezagutza irekiaren arloko politikekin eta IKTeekin lotutako proiektu ugari zuzendu izan ditu.
