Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroen eskaintza prest
2025eko urtarrilaren 31

Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditugu. Edonork egin ditzake, baina unibertsitatean ikasten dabiltzan ikasle nafarrek izango dute lehentasuna. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
Udaberrikoak:
- Arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin (AGNH) duten pertsonei arreta. Martxoak 10-apirilak 16 ONLINE
- Antsietateari aurre egiten: emozioen garapen osasuntsua sustatzea. Martxoak 15 aurrez-aurre
- Irakurketa erraza: irakurmenaren eta ulermenaren gozamena suspertzeko idazketa eta dinamizazio teknikak.Apirilak 28-maiatzak 23 ONLINE
- Pornografiaren aurrean nola esku hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak. Maiatzak 3-10 aurrez-aurre
- Hizkuntza nahasmendua (TDL) Haur eta Lehen Hezkuntzan. Maiatzak 5-30 ONLINE
Udakoak:
- LGTBI+ gorroto- delituak nerabezaroan: pertzepzioak, ondorioak eta neurriak. Ekainak 25-26 aurrez-aurre
- Sexuen hezkuntza gaurko erronken aurrean. Ekainak 25-26 aurrez-aurre
- Haur eta gazteen autoestimua indartzeko proposamenak. Ekainak 25-26 aurrez-aurre
Udazkenekoak:
- Eskola feminista: Oinarriak lantzen eskola eremuan. Irailak 24-azaroak 7 ONLINE
- Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana erdigunean. Irailak 27-urriak 4 aurrez-aurre
- Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan. Irailak 27-urriak 4 aurrez-aurre
- Ikasleen ahalduntzea proiektu sortzaileen bidez. Urriak 1-urriak 31ONLINE
- Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean. Urriak 6-azaroak 7 ONLINE
- Material digital irisgarrien sorrera. Urriak 7-azaroak 4 ONLINE
- Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea. Urriak 20-azaroak 14 ONLINE