Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana erdigunean.

Hasiera - Bukaera data: 2025eko irailaren 27a - 2025eko urriaren 4a (Larunbatak)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko irailaren 23a
Tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana erdigunean.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Irailak 27-urriak 4 (Larunbatak)

Ikastaro honek hiru abiapuntu ditu:

1. Aniztasunari arretan, eskola inklusiboa ereduan, eskolako irakasle-ekipoan dauden profesional guztien artean elkarlana.

2. Premia espezifikoak dituzten ikasleak eta, orokorrean, curriculumeko ertzetan dauden ikasleen arreta egokia egiteko laguntza-irakasleen lana.

3. Inklusioa bermatzeko laguntza saioak gela arruntean.

Hau dela eta tutore eta laguntza-irakasleen arteko elkarlana eta harremana hausnarketarako gai bihurtuko dugu ikastaro honetan.

Irakasleak

Helburuak

1. Ikasleei arreta inklusiboa egiteko eskolako profesionalen papera aztertzea.

2. Ikasle tutore eta laguntza irakasleen arteko lana eta harremana aztertzea.

3. Curriculumeko ertzetan dauden ikasleen parte hartzea, ikasketa eta partaidetza aztertzea eskolako dinamikan eta curriculumean aztertzea.

4. Irakasleen elkarlanerako gakoak eta tresnak ematea.

5. Elkarlanerako proposamenak sortzea.

Edukiak

1. Inklusioan irakasle tutore eta laguntza irakasleen arteko lana.

2. Irakasleen elkarlanean eta harremanetan maiz ematen diren gatazken analisia.

3. Eskola esparruan aniztasunari arretan laguntza ereduak.

Metodologia

Ikasitakoa eguneroko esku-hartzeetan aplikatzea eta transferitzea helburu duen metodologia aktiboa eta parte-hartzailea (parte hartzen duten irakasleen esperientzia praktikoetatik eta bizipenetatik abiatuz) proposatzen da.

Hausnarketarako eta lankidetzarako metodologia ere bai, parte hartzen duten irakasleen parte-hartzerako eta inplikaziorako konpromisoa eskatzen duena.

Nori zuzenduta

Irakasle tutore, Laguntza Irakasleak (PT, EH irakasleak), Orientatzaileak, Zuzendaritza taldekideak eta Hezkuntza arloko ikasleak.

Jakintza-arloak