LGTBI+ gorroto- delituak nerabezaroan: pertzepzioak, ondorioak eta neurriak

Hasiera - Bukaera data: 2025eko ekainaren 25a - 2025eko ekainaren 30a (Asteazkenetik astelehenera)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko ekainaren 19a
Matrikulatu
LGTBI+ gorroto- delituak nerabezaroan: pertzepzioak, ondorioak eta neurriak

Aurkezpena

Ikastaro honek, aurrez-aurreko saio bat, honen aurretiko "etxeko-lana" eta ikasgela birtualean jarraipen txiki bat izango du. Datak:

  • Aurrez aurreko saioa: ekainak 25 (asteazkena), 09:00-14:00.
  • Ikasgela birtuala: ekainak 30 (astelehena), lanak aurkezteko epea.

Kurtso honen xede nagusi da etorkizuneko irakasleei, jardunean diharduten irakasleei zein hezkuntzako bestelako eragileei nerabezaroan ematen diren LGTBI+ diskriminazio egoeren gaineko informazio eguneratu eta zientzian oinarritutakoa eskaintzea. Kurtsoan zehar, parte hartzaileek diskriminazio ezberdinen iturriak, jatorria eta eraginak aztertzeaz gain, egoera hauei aurre egiteko tresna aproposak emango zaizkie. Egun, nerabezaroan ematen diren LGTBI+ diskriminazio egoerek kezka sorrarazten dute hezitzaile zein hezkuntza eragileengan eta gai honetan sakontzeko interes berezia dago. Izan ere, azken hamarkadan igoera nabaria egon da diskriminazio mota hauetan, eta gure eskolen egunerokotasunean honakoa argiki islatzen da. Ezarritako arau sozialetatik era batean ala bestean aldentzen diren nerabeek LGTBI+ diskriminazioa pairatzeko arriskua dute eta hau jasateak osasun mental zein fisikoan ondorio larriak izan ditzake (Adelson et al., 2016; Pickles, 2021; Prairie et al., 2022; Ybarra et al., 2015).

Maite Azabal Gallego eta Uxue Diez-Guiral:"Pertsona adingabe transek diskriminazio handiena jasaten duten eremua eskola da"

Irakasleak

Helburuak

  • Etorkizuneko irakasleei, jardunean diharduten irakasleei zein hezkuntzako bestelako eragile garrantzitsuei nerabezaroan gauzatu daitezkeen LGTBI+ gorroto-delituen gaineko informazio teoriko zein praktikoa eskaintzea.
  • Etorkizuneko irakasleei, jardunean diharduten irakasleei zein hezkuntzako bestelako eragileei LGTBI+ gorroto-delituek nerabeengan izan ditzaketen eragin kaltegarriak azaltzea eta hauen inguruko sentsibilizazioa bultzatzea.
  • LGTBI+ gorroto-delituen testuinguraketa teoriko eta formala burutzea egungo marko eguneratutik.
  • Etorkizuneko irakasle, jardunean diharduten irakasle zein hezkuntzako bestelako eragileak nerabezaroan eman daitezkeen LGTBI+ gorroto-delituen aurrean erantzun egokiak izateko trebatu.

Edukiak

  • LGTBI+ gorroto-delituak eta diskriminazio gertaerak nerabezaroan: definizioa, egungo legedia eta indarkeria mota nagusiak (bullying-a, senitartekoan emandako indarkeria…).
  • Gorroto-delitu eta diskriminazioaren marko teoriko eguneratuaren lanketa: Meyer-en (1995) “Minority Stress Model” teoria.
  • Diskriminazio gertaerak jasatearen ondorioak nerabeengan: osasun mentaleko arriskuak (autoestima gutxitua; suizidio-arriskua; depresio- eta antsietate-sintomatologia; drogen kontsumoa, eta bestelako osasun mentalaren arazoen prebalentzia).
  • Irakaskuntza jardunean diskriminazioa hautemateko eta honakoari irtenbide aproposa emateko gakoen lanketa.
  • Gai hauen egungo egoera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan: ikerketa eguneratua, kasu praktikoak, ekintza eta plan zehatzak.

Metodologia

Ikastaroaren modalitatea aurrez-aurrekoa izango da, baina aurretik, etxeko lan txiki bat egongo da eta amaieran, onlineko zatia UEUren Ikasgela Birtualaren baitan emango da.

Ikastaroa hasi aurretik parte hartzaile bakoitzari eskatuko zaio nerabezaroan ematen diren gorroto delituak jorratzen dituzten albisteak biltzea. Esaterako, egunkarietan, telebistako berrietan, sare sozialetan edota eguneroko jardun profesionalean azaleratzen diren kasuak bilduko dituzte parte-hartzaileek.

Aurrez-aurreko saioan, gaiari loturiko ariketa teoriko-praktikoak burutuko dira. Sarrera moduan parte hartzaileei baliagarri suertatuko zaizkien teoria aktualizatu zein terminologia aurkeztuko dira modu erakargarrian. Era berean, eskura dauden baliabide, agente eta erreferentziazko kasuak ere aurkeztuko dira sarrera honetan. Ondoren, ikasleek etxetik ekarritako albisteak partekatu, landu eta analizatuko dira. Kasu praktikoak lantzeko, talde bakoitzak ikuspegi ezberdin batetik lan egingo du (hala nola hezitzaile, irakasle, zuzendaritza, erakunde… moduan egingo da lanketa eta analisia). Honetarako, talde txikitan eta irakasleen gidaritzapean egingo dugu lan lehenik eta ondoren talde handian partekatuko du talde bakoitzak landutakoa.

Atal birtualaren bigarren zatia ikastaroaren amaieran gauzatuko da. Ikasleek plataforma birtual bidez ikastaroan zehar landutako gaietan oinarritutako egoera bati erantzuna eman beharko dio eta landutakoa foro bidez partekatu (idatziz edota bideo moduan). Gainerako ikaskideek eta irakasleek foroan lanketa horri ekarpenak egin beharko dizkiote idatziz. Honen emaitza izango da kasu anitzen azterketak biltzen dituen foro-portfolioa sortzea parte hartzaileek euren egunerokotasunean eskura izan ditzaten.

Horrenbestez, orduak horrela geratuko lirateke:

  • Albisteen lana “eskolaz kanpokoa”: 2 ordu
  • Saio presentziala edo aurrez-aurrekoa: 5 ordu
  • Online: 3 ordu

Nori zuzenduta

Etorkizuneko irakasleei, jardunean diharduten irakasleei zein hezkuntzako bestelako eragile garrantzitsuei.

Jakintza-arloak