Sexuen hezkuntza gaurko erronken aurrean

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: Ekainak 25-26 (Asteazkena eta osteguna)
Sexualitatea gizakiari lotuta dago. Sexuazio-prozesua, eraikitzen joateko prozesua dinamikoa eta aldakorra da, eta eginkizun garrantzitsua du fenomeno bio-fisiologiko, sozial, kultural eta hezitzaileek. Prozesu bakoitza pertsonala eta errepikaezina da, eta, beraz, munduan pertsona adina izaera sexudun izateko daude.
Biologia, kultura eta hezkuntza era askotara konbinatuko dira, era askotako gorputzak, identitateak, nahiak eta adierazpenak sortuz. Espektro zabal horretan pertsona guztiak sartzen gara, araudi sozialera egokitu ala ez. Hala ere, gizarte bakoitzaren sinesmenek eta ohiturek markatzen dituzte egokitzat jotzen diren izateko eta adierazteko moduak (araudia), eta bereziki eragingo dute gure bizipenean.
Etengabeko aldaketen une sozial honetan, beharrezkoa da prest egotea erronkei aurre egiteko: sexu-aniztasuna, ingurune digitala… Hori nagusi da haurtzaroan eta nerabezaroan, eta, beraz, funtsezko zeregina da Sexuen Hezkuntza normalizatzea eta irakaskuntzan txertatzea.
Irakasleak
Helburuak
- Sexualitatea zer den eta nola garatzen den bizitza osoan zehar ulertzea.
- Hezkuntza-eragileen jarreren garrantziaz hausnartzea.
- Kalitatezko sexualitateari emandako arretaren helburuetan sakontzea.
- Hezitzaileek sexualitatea artatzeko gako batzuk izatera lagundu: desberdintasunari errespetu eta norberaren zainketan oinarrituta.
- Haurrekin eta gaztetxoekin sexualitatea lantzeko behar diren informazioa eta tresnak eskaintzea.
- Galderei nola erantzun eta egoera konkretuen aurrean nola landu hausnartzea.
- Sexuen Hezkuntzaren garrantziak jabetzea.
Edukiak
- Giza Izate Sexuala: sexuazioa, sexualitatea, erotika, amatoria.
- Gure kulturan dagoen moral sexuala eta bere ondorioak.
- Sexualitatearen garapena haurtzaroan eta gaztaroan.
- Sexualitatearekiko jarrerak.
- Sexuan hezkuntza: helburuak, edukiak…
- Hezkuntza intzidentala:
- Galderei nola erantzun
- Egoera konkretu batzuen aurrean, nola jo. Kasu praktikoen analisia.
- Kalitatezko Sexuen Hezkuntza programatua: informazioa, baliabideak eta gakoak.
Metodologia
Teoriko-praktikoa: alde batetik eduki teoriko desberdinak transmitituko dira eta bestetik, azterketarako, eztabaidarako eta eduki eta material desberdinen hausnarketarako espazioak sortuko dira, banaka zein taldeka. Lan egiteko modu oso aberasgarria eta atsegina izango da parte-hartzaileentzat.
Nori zuzenduta
- Haurrekin zein gazteekin lanean edo elkarlanean (elkarteetan, ikastetxeetan, boluntario- lanetan...) dihardutenei.
- Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, gazteen elkarteak eta beste erakunde batzuk).
- Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.
- Irakasleei eta irakaslegaiei.