Haur eta gazteen autoestimua indartzeko proposamenak

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: Ekainak 25 eta 26 (Asteazkena eta osteguna)
Pertsona bakoitzak dugun geure irudi edo estimua gizakion bizitzaren oinarria da, bizitzan egoteko eta izateko modu bat azaltzen du. Norberaren autokontzeptu honek ikasketa prozesuan, erabakiak hartzeko garaian, norberarekin eta gainontzekoekin erlazionatzeko eta bizitzak aurkeztuko dizkigun egoera desberdinetan aurre egiterakoan eragin zuzena izango du.
Nola daki haur batek baliotsua dela? Haurren autoestimua ez da zerutik erortzen den edo genetikaz etortzen den zerbait. Guraso eta hezitzaileak, nahi edo ez nahi, erlazioan gauden momentutik haurren autoestimua elikatzen goaz, era batera edo bestera.
Beraiekin ditugun interakzioek eragina eta inpaktu duenez, nola lagundu diezaiokegu beren irudi eta estimua benetan direnarekin bat eginda egoten? Nola adierazten diot haur bati baliotsua, maitatua eta onartua dela?
Nerea Mendizabal Etxeberria: "Autoestimua zaintzea ezinbestekoa da, bai haur eta nerabeena, baita helduona ere"
Irakasleak
Helburuak
- Autoestimuaren garapena ulertu eta sustatzea.
- Haur eta gazte bakoitzaren berezitasuna eta nortasuna balioetsi eta konfiantza indartzea.
- Norbere irudia kaltetu gabe, jarrera atsegin eta desatseginak aztertzeko eta konpontzeko estrategiak proposatzea,
- Autoestimua elikatzeko jarduera praktikoak diseinatzea.
Edukiak
- Nola erakitzen da autoestimua? Zerk lagundu edo oztopatu dezake helduen partetik norbere irudiakin gustora egoten?
- Zein da zure haurra? Altxorraren bila.
- Jokaera desatseginen aurrean, nola lagundu bere irudia mugatu edo baldintzatu gabe?
- Jokaera atseginetan nola errekonozitu beregan dagoen balioa manipulazioan erori gabe?
- Nola lagundu bere buruarekin ziurtasun eta konfiantzarik agertzen ez duenari? Bere ikasketetan eta bere harremanetan laguntza eskaintzea.
- Autoestimua elikatzeko proposamen eta jarduerak proposatzea.
Metodologia
Teoria eta praktika uztartuko dira, partaideei proposatuko zaizkien dinamika desberdinekin beraientzat esanguratsuak diren egoerekin lan egiteko.
Nori zuzenduta
Haur eta gazteekin erlazioan dauden guraso, hezitzaile edo irakasleei.