Zuzenbidea euskaraz irakatsi eta ikertu: egungo bizipen eta erronkak.

Aurkezpena
Eragile desberdinekin partekatutako diagnostikoak argi erakusten duenez, Zuzenbidearen esparruan euskaraz irakatsi eta ikertzeko hainbat oztopo aurkitzen ditugu gure eguneroko profesionalean. Arazo eta erronkak identifikatu eta aurrera begira jartzeko asmoarekin 3 mahai antolatu ditugu egunean zehar: lehen bi mahaietan egoeraren analisiari helduko die hizlariek, irakaskuntzari lotuta lehenengoan, eta, aldiz, ikerketari erreparatuta bigarrenean. Hirugarren mahaiak goizean identifikatutako erronka eta beharren aurrean baliabide kolektiboak sortzeko helburua du. Horretarako, taldekako dinamika parte-hartzaile bat proposatzen du talde motorrak.
Jardunaldiko parte hartzaile guztien artean gaur arte saiatutako eta gauzatutako ekimenak identifikatu eta dagoeneko sortuta dauden tresnak kontuan hartuta, etorkizunean nola eta zertarako antola gaitezkeen hausnartzea da asmoa.
Jardunaldi hau UEUko Zuzenbide Sailak antolatu du.
Helburuak
- Bere burua UEUren proiektuaren baitan kokatzen duen Zuzenbide arloko kidegoaren komunitate sendo bat sortzen hasteko hazia ereitea.
- Zuzenbidearen esparruan euskaraz irakatsi eta ikertzeko daukagun errealitatea azaldu eta erronkak identifikatzea.
- Aurrera begira jarrita, behar diren eta UEUko Zuzenbide arloko komunitateak sor ditzakeen baliabideak irudikatzea, horrela gure hurrengo pausoak zeintzuk izan daitezkeen marraztuz.
Nori zuzenduta
Zuzenbidearen irakaskuntza eta ikerketan euskaraz aritzen den eta aritu nahi duen kidegoari bideratuta dago hein handi baten. Horrez gain, Zuzenbidean lan egiten duten beste profesionalen eta Zuzenbideko ikasleen interesekoa ere izango da egitaraua.