Nahia Idoiaga Mondragon

Izena: Nahia
Abizenak: Idoiaga Mondragon
Ikasketak: psikologian lizentziatua
Jaioterria eta urtea: Bilbo, 1985

Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak.

 Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle osoa da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu.

 Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.


Inguma
Nahia Idoiaga Mondragon