Koldo Edorta Carranza: «Ikuspuntu tradizionala gainditu eta liburutegiek ezagutza partekatzeko tokiak izan behar dute»
Koldo Edorta Carranza: «Ikuspuntu tradizionala gainditu eta liburutegiek ezagutza partekatzeko tokiak izan behar dute»
2026ko uztailaren 1a
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkuran parte hartu du Koldo Edorta Carranza Diez (Eibar, 1990) Lekeitioko Udal Liburutegiko liburuzainak. «Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa» izan da bilkurako aurtengo gaia eta Diezek Lekeitioko liburutegiaren diseinua aldatzeko herritarrekin batera izan duten prozesu parte-hartzailearen berri eman du.