Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura: Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa

Data: 2026ko uztailaren 1a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 29a
Matrikulatu
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura:  Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa

Aurkezpena

Liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroek bizi duten eraldaketa aztertzeko jardunaldi honek eraikin berrien diseinua, espazioen birmoldaketa eta azpiegituren eraberritzea izango ditu ardatz. Helburua da ezagutza eta esperientziak partekatzea, espazio horiek gaur egungo behar sozial, teknologiko eta kulturaletara nola egokitzen diren ulertzeko. Era berean, erabilgarritasuna, irisgarritasuna eta jasangarritasuna bezalako irizpideak lantzea bilatuko da. Jardunaldia sektoreko profesionalei zuzenduta dago (liburuzainak, artxibozainak, dokumentalistak, arkitektoak eta kudeatzaileak), baina baita erabaki-hartzaile publikoei eta interesa duten bestelako eragileei ere. Elkargune gisa, etorkizuneko erronkak identifikatu eta lankidetza-aukerak sustatzeko balioko du.

Helburuak

• Espazio eta erakinen inguruko esperientziak elkarbanatzea

• Tipologia desberdinetako proiektuak aurkeztea

• Arlo desberdinetako profesionalak harremanetan jartzea (informazio eta dokumentazio arloko profesionalak, arkitektoak, kudeatzaileak …)

• Profesionalak saretzea

Nori zuzenduta

Informazio eta dokumentazio arloko profesionalak, arkitektoak, kudeatzaileak.

Jakintza-arloak