Stuart Hall gure garaia irakurtzen. Euskal Herriko Kultur Ikasketa Garaikideetarako Zentro baten bila.

Data: 2026ko ekainaren 25a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 10:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 23a
Matrikulatu
Stuart Hall gure garaia irakurtzen. Euskal Herriko Kultur Ikasketa Garaikideetarako Zentro baten bila.

Aurkezpena

2025ean ekarri da lehenengoz Stuart Hall kultur teorialari jamaikar-britainiarra euskarara Kultura, aurkakotasuna eta boterea (Katakrak) liburuarekin. Bada, ikastaro honek euskarazko argitalpenaren abagunea aprobetxatu nahi du: i) Hallen pentsamendua ezagutzeko; ii) Hall Euskal Herrira eta gure garaira ekartzeko; eta iii) Hallen lana egungo beste pentsalari batzuekin elkarrizketan jartzeko.

Horretarako, ikastaro honetan jardungo dugu Hallek berak sortzen lagundutako Birminghameko Kultur Ikasketa Garaikideetarako Zentroan egiten zuten bezala. Hau da, egun, gurean, pentsamendu kritikoaren eta jardun militantearen arteko zubi-lana egiten dutenen taldea elkartu, eta testu bakarraren bueltan irakurketa arretatsu kolektiboa egingo dugu. Zehazkiago, Hallen Kultura... liburuko “Kale-lapurretaren politika” kapituluaren irakurketa arretatsu kolektiboa izango da ikastaroa.

Stuart Hallen lanera hurbiltzeko arrazoiak ez dira falta. Hall izan zen, kultur ikasketen sortzaileetakoa, “thatcherismo” kontzeptua ezarri zuenetakoa eta “kapitalismo arraziala” ulertzeko oinarriak ezarri zituenetakoa. Gainera, Hallen lana erreferentziala izan da ezkerreko pentsalari andanarentzat: Judith Butlerrentzat, Angela Davisentzat eta Mcenzie Warkentzat kasu. Ikastaro honekin, ekar dezagun Stuart Hall etxera.

Koordinatzaileak

  • Hedoi Etxarte Moreno
  • Ibai Atutxa Ordeñana

Helburuak

  • Stuart Hallen pentsamendua eta kultur ikasketen egiteko moduak ezagutzea.
  • Euskal Herrira eta gure garaira ekartzea Stuart Hallen pentsamendua eta kultur ikasketen egiteko moduak.
  • Euskal Herriko eta nazioarteko beste pentsalariekin elkarrizketan jartzea Stuart Hallen pentsamendua.

Nori zuzenduta

Ikastaroa zuzenduta dago, pentsamendu kritikoaren eta jardun militantearen artean dabiltzanei, herri mugimenduetan dabiltzanei, literatur kritikan, soziologian, antropologian, zientzia politikoetan, komunikazioan, zein filosofian dabiltzanei, eta orokorrean, ezkerreko pentsamendu kritikoaren bueltan dabiltzanei.

Jakintza-arloak