Lamia Filali-Mouncef Lazkano
Izena: Lamia
Abizenak: Filali-Mouncef Lazkano
Jaioterria eta urtea: Sopela, 1995
Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua (EHU, 2017) eta soziologiako eta kultur produkzioen analisiko masterduna (UOC, 2021). Hizkuntzen irakaskuntzan, euskararen biziberritzean euskara teknikari gisa, eta hizkuntza aniztasunaren alorretan ibili izan da lanean, azken hori Munduko Hizkuntzaren UNESCO Katedran. Egun doktorego aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean Gizartea, Politika eta Kultura programan eta Gazte-ahotsak: gazte-kultura, euskara eta hizkuntza-ideologiak proiektuan.
