Agur natura, ongi etorri zementua! Espazioen birnaturalizazioaren inguruko hausnarketa.

Data: 2026ko ekainaren 25a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 23a
Matrikulatu
Agur natura, ongi etorri zementua! Espazioen birnaturalizazioaren inguruko hausnarketa.

Aurkezpena

Oinherritik argi daukagu “herria badela hezkuntzarako eduki, testuinguru eta eragile” (Trilla 1990). Herria diogunean, ordea, herriaren alde bigunaz zein gogorraz ari gara. Hots, herri batean sortzen diren harremanez eta artikulatzen den sare sozialaz, eta espazioa antolatzeko moduaz. Biak elkarri lotuta daude eta elkar baldintzatzen dute. Hezkuntza eta hirigintza, lehen begirada batean elkarrengandik urrun egon daitezkeen bi lan-arlo, bi egiteko modu ezberdin badira ere, elkartu eta elkarrekin espazio hezitzaileak sortzeko aukera ematen digute.

Azken urteetan, eragile askok askotariko proiektuak garatu dituzte gure herriak, jolastokiak eta espazio urbanoak ikuspegi hezitzaile batetik eraikitzeko. “Agur natura, ongi etorri zementua!!” jardunaldietan hezkuntzaren eta espazioaren arteko harremanaz ariko gara; parte-hartzeaz, naturaz eta bidean ikasitakoaz. Gure espazio hezitzaileak gertutasunetik, egunerokotasunetik eta haurtzaroak eskaintzen digun txikitasunaren neurri politikotik berriz pentsatzeko proposamenak entzun, hausnartu eta elkarrekin landuko ditugu.

Jardunaldi hau UEUk eta Oinherrik elkarlanean antolatu dute.

Koordinatzaileak

  • Aitziber Leoz Etxarri
  • Ander Zanguitu Orbea
  • Jesus Mª (Txusma) Azkona Mendizabal

Helburuak

  • Espazio hezitzaileak gertutik ezagutzea eta irakaspenak elkarrekin banatzea.
  • Nafarroako proiektu hezitzaileen arteko saretzea.
  • Espazio hezitzaileak eraikitzeko gakoak identifikatzea.

Nori zuzenduta

Hezitzaileei, irakasleei, hezkuntza formaleko eragileei, hezkuntza ez-formaleko eragileei, pedagogoei, arkitektoei, udal-teknikariei, zinegotziei, ingurumen-profesionalei edota interesa duen edonori.

Jakintza-arloak