Erkiz Miguez Montero
Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Naturan Hezi programako kide da, Baso – eskolako teknikari gisa jardunez eta eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.
