Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak. (Jakin jardunaldia)

Hasiera - Bukaera data: 2026ko ekainaren 18a - 2026ko ekainaren 19a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-17:30 / 9:30-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 16a
Matrikulatu
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak. (Jakin jardunaldia)

Aurkezpena

Gaur-gaurko kezka zaharra da euskararen eta euskaldunen adierazkortasunari buruzkoa. Betiereko apustu berria, hizkuntza lantzekoa; hasi plazara jalgitzetik eta noranahiko bihurtzera. Apustu hori lur ezegonkorrean egin izan da, ordea, biziera osoa euskaraz ematea naturala ez beste guztia dela. Normalizatu gabeko eremuetan, unibertsalizatu gabeko euskalduntze bideetan. Haize-kontra.

Egoera horrek mihia eta ideiak zorroztea eskatzen du, eta horretarako da Jardunaldia. Pentsatzeko, gaur egungo Euskal Herriaren luze-zabalean eta kulturaren koadrante guztietan, zeintzuk diren euskara adierazkorra(k) lantzeko apustuen norabideak: nola probestu hortik eta hemendik –tradiziotik bezala randomkiro sortutako lagunarteetatik edo ahalduntze linguistiko-politikoetatik– jasotzea baliabideak eta esperientziak; nola lortu hiztunak baliabide horietan trebatzeko kontzientziak piztea eta bideak eskaintzea; eta nola gaurkotu eredu horiek guztiak sozializatuko dizkigun erresonantzia kutxa eraginkor bat.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak elkarlanean antolatu dute

Koordinatzaileak

  • Haritz Azurmendi Arrue

Helburuak

  • Euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan pentsatzea.
  • Adierazkortasuna lantzeko bideak hiztunen legitimitatearekin, hizkuntz ideologiekin eta hautu euskaltzaleekin elkarrizketan jartzea.
  • Iragan hurbileko esperientziak eta urratutako bideak ezagutzea, gaur egunerako norabideak pentsatzeko.

Nori zuzenduta

  • Euskararen adierazkortasuna lantzeko gakoak pentsatu nahi dituenarentzat.
  • Bere jardunean erabiltzen dituen hizkuntz ereduez gogoeta egin nahi duen kulturgilearentzat.
  • Euskara adierazkorragoa sustatu eta gizarteratzeko bideak landu nahi dituenarentzat.

Jakintza-arloak