Julia Marin Arteaga
Izena: Julia
Abizenak: Marin Arteaga
Ikasketak: Magisteritza / Itzulpengintza eta Idazkuntza ikasketak Martuteneko Itzultzaile Eskolan
Jaioterria eta urtea: Lasarte-Oria, 1959
Hogeita hamarretik gora urte daramatza arte eszenikoetan itzultzaile eta zuzendari laguntzaile gisa. Ikerketa enpiriko horren fruitu da testu idatzien ahoskeran trebatzeko lan metodo bat, Esatearen ederra izenekoa. Ikastaro ugari diseinatu eta eman ditu irakurketaz eta ahozko komunikazioaz oro har, irakasleei, aktoreei eta hedabideetako profesionalei zuzenduak.
