Kutxaz Kanpo 2026 zikloa

Hasiera - Bukaera data: 2026ko ekainaren 12a - 2026ko urriaren 9a (ostirala)
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: 10:00-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 3
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko apirilaren 30a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 11
Matrikulatu
Kutxaz Kanpo 2026 zikloa

Aurkezpena

“Kutxaz kanpo” Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.

2024 eta 2025 urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera, eta 2026. urtean formatuak eskaini dizkigun indarguneak baliatu eta UEUrekin batera jauzi bat emango dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz.

Ziklo honetan Euskal Herriko 5 espazio esanguratsutan hizkuntza eta hiztunen inguruko 5 ideia ezberdin landuko ditugu: Ahalduntzea, Hizkuntza-ohiturak, Komunitatea, Utopia eta Nostalgia eta Kontakizunak eta Sorkuntza.

Maiatzak 8. Badalab, Errenteria. Jabetzea eta ahalduntzea. Izen ematea hemen.

  • 10.00 – 13.00

Ekainak 12. Laba, Iruña. Hizkuntza ohiturak. Izen ematea.

  • 10.00 – 13.00

Uztailak 3. Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio. Komunitate (imaginatuak) Izen ematea.

  • 10.00 – 13.00

Irailak 11 Lapurdi. Lekua zehazteko. Utopiak & Nostalgiak Izen ematea.

  • 10.00 – 13.00

Urriak 9. Bizkaia. Lekua zehazteko. Kontakizunak eta Sorkuntza Izen ematea.

  • 10.00 – 13.00

Helburuak

• Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea.

• Euskararen oraina eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea.

• Ohiko ikastaro formatuetatik haratagoko formakuntza markoekin elkarrekin esperimentatzea.

Nori zuzenduta

Euskararen eta euskal hiztunen etorkizunengan interesa duen orori.

 

Zikloan zehar gai eta hizlari ezberdinak egongo direnez, interes edo ardura espezifikoa daukaten pertsonentzat saio batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan daitezke, baina ziklo osoa interesgarria izan daiteke ikuspegi zabal eta anitzagoa bilatzen duenarentzat.

Jakintza-arloak