Emakume artistekin solasean.

Hasiera - Bukaera data: 2026ko apirilaren 13a - 2026ko maiatzaren 18a (Astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 27
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko otsailaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko apirilaren 9a
Matrikulatu
Emakume artistekin solasean.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: apirilak 13-maiatzak 18

Ikuspegi feministatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko eta beraien lanak inspirazio hartuta, berezkoa dugun sormen gaitasunarekin konektatzeko eta jolasteko aukera eskaintzen du ikastaro honek.

Lau emakume artista ezagutzeaz gain, eskaintzen duten testuinguruan esperimentatu, ikertu, jolastu eta bizitzeko ikastaroa dugu hau. Horretarako, bidaia honi lengoaia artistikotik ekiteko gonbidapena luzatuko dugu. Sorkuntza-prozesuan zehar, adierazpen eta ikuspegi berriekin konektatzeko proposamena luzatzen da.

Proposamen honetan dimentsio fisiko eta emozionalean murgilduko gara, agerira datorrenari ongi etorria emanez eta azaleratzen den hori besarkatuz, artea eta sormena bidelagun ditugularik; dimentsio fisikoa leunduz, askatuz eta arinduz; eta emozionala enpatiaz, errukiz eta baliozkotuz begiratu.

Espazio aske bat proposatzen dugu, barne-mundu horiek partekatzeko, lantzeko eta modu sortzaile baten, bidea eta forma eman ahal izateko.

Irakasleak

Helburuak

• Jolasaren bitartez ikertu.

• Emakume artistak eta beraien ekarpenak ezagutu.

• Norberaren gaitasun sortzaileekin konektatu eta jolastu.

• Lengoaia artistiko desberdinak ezagutu eta esploratu.

• Emakume artisten lanak inspirazio iturri izanik norberak bere produkzio sortu.

Edukiak

• Sormena sustatzea.

• Lenguaia artistiko desberdinekin jolastea.

• Emakume artistak ezagutzea.

 Aurkeztuko diren 4 emakume artistak:

Hilma af Klint (Stockholm, 1862–1944) Arte abstraktuaren aintzindaria.

Artista gisa bere bidea egin bitartean, Af Klintek bertatik bertara bizi izan zituen bere garaiko aldaketa sozial sakonak, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak barne. Bere margolanak bera hil eta hogei urte igaro arte ez erakusteko agindu zuen, pentsatzen baitzuen mundua prestatuago egongo zela orduan bere obra ulertzeko. Azkenik, 1986an antolatu zuten haren obraren lehen erakusketa, hura hil eta berrogeita bi urtera.

Chiharu Shiota (Japonia, 1972), Berlinen bizi da gaur.

Shiotaren inspirazioa esperientzia edo emozio pertsonal batetik sortzen da, zeinak bizitza, heriotza eta harremanak bezalako giza kezka unibertsaletan hedatzen baititu. Oroimenaren eta kontzientziaren kontzeptua birdefinitu du objektu arruntak bilduz. Bere instalazioekin “presentzia absentzian” dagoena aztertzen du, baina emozio ukiezinak ere bere eskulturetan, marrazkietan, performance-bideoetan, argazkietan eta oihaletan.

“Ematen da une bat lerro finak elkartu eta hazi egiten direla. Eta halako batean, ezin ditugu lerroak jarraitu. Hari bakoitzak ikusgai izateari uzten dionean, badirudi bere barnean ezkutatzen dena azkenean ikusgarri bihurtzen dela”.

Ana Mendieta (Kuba 1948 – New York 1985) “Lurra-gorputza-artea”

“Earth body” (lurra-gorputza) terminoa erabiltzen zuren artearen praktikara egiten zuen hurbilketa berezia deskribatzeko, non bere irudia – edo silueta, edo aztarna- paisaia naturalera txertatzen zuen. Mendietak naturarekin eta historiarekin konektatzeko zuen gogoa Kuban galdutako bere jaioterria berreskuratzeko zuen nahiaren ondorioz garatu zen. Handik 12 urte AEBra eraman zuten Garai hartako programa baten barruan.

Ana Mendietak ez zion bere burua ber-asmatzeari utzi, eskultura-hizkuntza berri bat garatuz, iragankorra sarritan, performatiboa batzuetan, jatorrizko mitoei eta labar-arteari buruzko ikerketan beti. Mugak gainditu zituen, sentiberatasun handiz elementu naturalak gehituz, hala nola odola, lurra, ura eta sua.

Fina Miralles (Bartzelona, 1950). Hego Amerikan, Frantzian eta Italian eman zituen denboraldiak, 1999an Cadaquesen behin betiko bizitzen jarri aurretik.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran naturan ekintzak egin zituen lehen artista kontzeptual katalanetako bat izan zen, eta bertan zuhaitzak, lurra, ura eta bere gorputza bezalako elementuak inplikatzen zituen. Sinpletasun eta irmotasun handiz, ekintza horiek naturaren eta artifizioaren arteko elkarrizketa azpimarratzen dute, baita frankismoaren amaierako testuinguru bateko kritika sozial eta politikoa ere: totalitarismoa, patriarkatua eta indarkeria aztertzen ditu artistak.

Laurogeiko hamarkadan, bere bidaien ondorioz, bere obra piktoriko eta grafikoak espiritualtasunaren bila jo zuen, lirismo eta sinpletasun handiko keinu eta silinozko inskripzioekin.

Milurteko berriaren sarrerarekin, ekintza-artea eta performancea berreskuratzen ditu, lurrarekiko, itsasoarekiko eta naturaren erritmoekiko elkarrizketa gisa ulertuta. Azken urteotan, bere obra poetikoaren zati bat argitaratu du.

Metodologia

Emakume artista bakoitzari aste bat eskainiko zaio, beraien lana eta ibilbidea ezagutzeko ondorengo baliabideak erabiliz: idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, etab.). Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, material osagarria gehituko da. Jorratutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Maila pertsonalean sormena sustatzea ez ezik, hausnarketa eta eztabaida kolektiboetara salto egiteko planteamenduak ere mahai-gaineratuko dira, horretarako talde-dinamikak erabiliz.

Ikastaroan zehar jasotako ezagutzak eta gaitasunak praktikara eramatea izaki, parte hartzaile bakoitzari proiektu bat proposatzea eskatuko zaio.

Nori zuzenduta

Emakume artistak ezagutzeaz gain, sormenarekin konektatzeko interesa eta kuriositatea duen edozeinentzako. Irakasle zein ikasleendako zuzendua.

Jakintza-arloak