Teknopedagogia tailerra: Teknologia digitalen erabilera ikas-irakaskuntza prozesuetan

Hasiera - Bukaera data: 2024ko urtarrilaren 31a - 2024ko martxoaren 5a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko urtarrilaren 24a

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Teknologia eta hezkuntzari buruzko ikastaro honen zeregin nagusia izango da irakasle zein irakaslegaiei baliabideak eskaintzea, gaur egun teknologiak hezkuntzan betetzen duen egitekoaz ikuspegi kritiko bat izan dezagun. Teknologia eta digitalizazioa hezkuntzan ulertzeko dagoen ikuspegi instrumental eta teknozentrista alde batera utzi eta teknologia horiek ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen mesedetan aplikatzeko gakoak eskaini nahi ditugu.

Ikastaro hau, lankidetzan antolatu dute UEUk eta GOI-Goimailako Online Institutuak

Irakasleak

Edukiak

  1. Konpetentzia digitala hezkuntzan: begirada pedagogikoa lantzen
  2. Software librea hezkuntzan
  3. Eraldaketa digitala eta adimen artifiziala
  4. Pentsaera Konputazionala eta Informatikaren oinarriak
  5. Diseinu teknopedagogikoa

Metodologia

Ikastaroa online motakoa izango da, UEUko ikasgela birtualaren bitartez. Bertan, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Ikastaroak momentu oro teoria zein praktika uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Horretarako, oinarri kontzeptualak saio sinkronoen bidez edo ikus-entzunezko materialen eta adibide zehatzez landuko dira eta gailu digitaletan egin beharreko praktikak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Beraz, ikasleen parte-hartzea zein praktika izango dira ikastaroaren funtsa.

Ikastaroko gai bakoitzak irakasle bat edo batzuk izango ditu arduradun gisa. Ikasleek momentu oro irakasle horien jarraipena eta tutoretza izango dute. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakasleen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.

Jakintza-arloak