Ireide Arriolabengoa Igarza
UEUko Aholkularitza pedagogikoaren arduraduna. Gizarte Hezkuntzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian lizentziatua UPV/EHUn eta Haur Hezkuntzako magisteritzan diplomatua Mondragon Unibertsitatean. 2004. urtean hasi zen lanean UEUn, aholkulari pedagogiko bezala. Aholkularitza pedagogikoko lantaldearen koordinatzailea eta Ikasgela Birtualaren arduraduna da. Egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematen du. Online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatu, irakasle eta ikasleen tutorizazio eta akonpainamendu lana egin, eta Ikasgela Birtuala kudeatzen du. Ulibarri, ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren programan aholkularitza ematen du. Eibarko egoitzan egiten du lan.

Irakasle honen ikastaroak
Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa.
2024-04-26
Eibar - Markeskoa Jauregia
Teknopedagogia tailerra: Teknologia digitalen erabilera ikas-irakaskuntza prozesuetan
2024-01-31
Ikasgela Birtuala