Edurne Larraza Mendiluze
Informatika Ingeniaritzako ikasketak egin zituen eta 2014an doktoretza Informatikaren irakaskuntzan landu zuenetik, bere ikerkuntza guztia Informatikaren irakaskuntzan zentratu da, bai unibertsitate aurreko eta bai unibertsitate-garaiko etapetan, Informatikaren irakaskuntzan eta pentsaera konputazionalaren didaktikan espezializatuz.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko irakaslea da 2000. urtetik eta hori baino lehenagotik UEUko Informatika Saileko kidea.
Bere lan-ildo nagusiak dira informatikaren oinarrien irakaskuntza, konputagailuen barne-funtzionamendua azaltzeko baliabide ukigarriak sortzea eta curriculumarekin uztartzen diren dinamika didaktikoak garatzea. 2017. urtean Tolosako Orixe eta Samaniego ikastetxeekin elkarlanean, JolasMATIKA proiekturi hasiera eman zion eta, harrezkero, hainbat ikastetxerekin elkarlanean aritu izan da, Informatikaren irakaskuntza eguneroko eskolako praktikara hurbiltzeko helburuarekin.
