Zabalik dago "Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak" jardunaldian izena emateko epea
Zabalik dago "Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak" jardunaldian izena emateko epea
2025eko irailaren 23a
Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egingo ditu datorren urriaren 25ean eta 26an Alkizan. Jardunaldi hauen xedea da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta. Jardunaldiak natura eta ingurumenaren zaintza interesgai dituzten herritar guztiei daude zuzenduta, baita naturarekin lotutako ikasketak egiten ari diren ikasleei ere.
09:50 – 10:25 2. hitzaldia: “EGUR HILA ETA BIZIA: INTSEKTU SAPROXILIKOAK ETA EGURRAREN DESKONPOSIZIOAREN GARRANTZIA BIODIBERTSITATEAN”. Iñaki Mezquita Aranburu eta Jon Frahier
10:25 – 11:00 3. hitzaldia: “KIROPTEROEN KUDEAKETA ETA HAIEN EGINKIZUNA EKOSISTEMAN”. Naiara Corcuera Landaluze eta Ion Fontenla Sukia