Patirke Ibarrondo Mendiola: «2013tik 2025era tigre-eltxoen eta sastraka-eltxo japoniarren arrautzak ugaritu eta hedatu dira»
2026ko uztailaren 2a

Patirke Ibarrondo Mendiolak (Sondika, 1998) Bioteknologia ikasi zuen eta berriki tesia egiten hasi berri da NEIKERen, Animalia Zientzia Sailean, Parasitologia eta Bektoreen Ikerkuntza Taldean. Azken IkerGazte kongresuan eman zuen bere ikerketa lanen berri «Hamar urte “tigre”en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa» izenburupean. Gaia beste patxada batez aztertu nahian elkartu gara berarekin.