VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.05
UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.
Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.
“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Fotoerantzun moldagarriko biozuntza adimentsuak, Natalia Casado Anton, Edurne Avellanal Zaballa eta Jorge Bañuelos Prieto
Eugenola lehengai gisa polimero biooinarrituen sintesian, Maria Diaz Galbarriatu, Julia Sánchez Bodón, Jose Manuel Laza Terroba, Isabel Moreno Benítez eta Jose Luis Vilas Vilela
Hamar urte “tigre”en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa, Patirke Ibarrondo-Mendiola, Beatriz Oporto, Patricia Vázquez, Jesús Felix Barandika eta Aitor Cevidanes
Giza Larruazaleko Mikrobiota: Azal Mikrobiotaren Dinamika Eguzki Irradiaziopean, Josu Bizente Martin Fernandez, Santos Alonso Alegre eta Neskuts Izagirre Arribalzaga
Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan, Nora Santos-Loyola, Encarnación Roda-Robles, Idoia Garate-Olave eta Jon Errandonea-Martin
Tadarida teniotis saguzar buztanluzearen dieta Iberiar Penintsulan, Olaia Colau, Iratxe Rojo, Urtzi Goiti eta Joxerra Aihartza
Barazki-eskabetxeetan berrikuntza kombucha-ozpinen bidez, Iranzu Zalba Larruy, Ane Fernández Gómez, Berta Seco López, Miren Kizkitza Insausti Barrenechea eta Idoya Fernández Pan
Glifosatoarekiko erresistentzia duten Amaranthus palmeri populazioen fisiologia: glifosatoaren garraioa, metabolizazioa eta oxidazio-estresa, Eneko Trebol-Aizpurua, Mikel V. Eceiza, Ana Zabalza, Mercedes Royuela eta Miriam Gil-Monreal
Astiro bizi eta zahar hil: Ramonda myconi landarearen hostoen fisiologiaren garapen-aldaketak, Ane Kortabarria-Perez, Usue Pérez-López eta José Ignacio García-Plazaola
LINAC7 Proiektuko Plasma Seinaleen Azterketa Azpilaginketan Oinarritutako Neurketa Sistemaren bitartez, Jon Vivas, Inari Badillo, Joaquín Portilla, Inigo Arredondo, Josu Jugo eta Jorge Feuchtwanger
Offshore plataformetan dagoen bioinkrustazio arazoari aurre egiteko estrategiak lantzen: bio-jatorriko materialetatik abiatuz sortutako estaldurak, Usue Olatz Aspiazu, Ruben Castano-Alvarez, Edurne Erkizia, Iratxe Mentxaka, Maria Jesús Belzunce, Aitor Barquero eta Edurne González
Molekulen propietateen iragarpena sare neuronalen bitartez datu-urritasun egoeretan, Amaia Elizaran Mendarte eta Gustavo Ariel Schwartz Pomeraniec
Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura formulazioetan, Sara Beldarrain, Edurne González eta Jose Ramon Leiza
Zoladura iragazkorren eragina hirietako isurketa-uren kalitatean, Ainhoa Lekuona-Orkaizagirre, Maite Meaurio, Eneko Madrazo-Uribeetxebarria, Maddi Garmendia Antin eta Ainara Gredilla
RFID teknologiaren eraginkortasuna ugaztun erdiurtarren jarraipenerako, Jon Levy-Otheguy, Jorge González-Esteban, Lander Olasagasti, Miren Aldasoro, Nerea Vallejo, Frank D'Amico eta Joxerra Aihartza
Artisau-ingurunea, Idiazabal gaztaren mikrobiotaren gakoa, Gorka Santamarina-Garcia, Gustavo Amores Olazagirre eta Mailo Virto Lekuona
Plentziako itsadarraren osasunaren inguruan zer berri? Kutsatzaile emergente organikoen azterketa,
Maddi Salvoch, Belén González-Gaya, Juan F. Ayala-Cabrera, Amaia Callejo, Ailette Prieto, Oihane Diaz de Cerio, Ibon Uriarte, Amaia Leunda-Esnaola, Mireia Irazola eta Nestor Etxebarria Loizate
Konposatu per- eta polifluoratuen (PFAS) mailen azterketa edateko uretan: Metodoen balidazioa eta aplikazioa benetako kasu baten, Anne San Román Martínez, Eunate Abilleira Cillero, Amaia Irizar Loibide, Belen Gonzalez-Gaya, Juan Francisco Ayala-Cabrera eta Nestor Etxebarria Loizate
Hiperestentsio egoeran Kretazeoko karbonatozko plataformetan emandako ingurumen-aldaketak Euskokantauriar Arroa) Jone Arbulu, Arantxa Bodego eta Arantza Aranburu
Disruptore endokrinoen determinazioa likido folikularrean, Esther Gonzalez-Infante, Naiara Rendo, Mikel Musatadi, Juan Francisco Ayala-Cabrera, Estibaliz Olabarrieta, Naiara Aguirregoitia, Maitane Olivares eta Olatz Zuloaga
HDL berreraikien erabilera plasma lipoproteinen dinamikak aztertzeko, Aitor Ordeñana-Manso, Telmo Santamaría-Zamora, Beñat Larrañaga-Monasterio, Endika Cabrera-Antón, Kepa B. Uribe, Asier Benito-Vicente, Unai Galicia-García, Asier Larrea-Sebal, Cesar Martin eta Shifa Jebari-Benslaiman
Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala, Izaro Solozabal Azcarate, Raquel Zurbano, Maria Dolores Boyano, Beatriz Arteta, Aitor Benedicto, Carolina Redondo eta Rafael Morales
Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa, Olatz Ortega-Vidales, Belen Gonzalez-Gaya, Eider Bilbao Castellano, Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena, Harkaitz Eguiraun Martinez eta Miren Bego Urrutia Barandika
miR-33a- eta miR-27b-ren inplikazioa estatinen efektu diabetogenikoan, Telmo Santamaria-Zamorano, Beñat Larrañaga-Monasterio, Aitor Ordeñana-Manso, Endika Cabrera-Antón, Shifa Jebari-Benslaiman, Kepa B. Uribe, Asier Benito-Vicente, Asier Larrea-Sebal, Cesar Martin eta Unai Garcia-Galicia
Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat, Alexander Mirandona-Olaeta, Saloa Vaquero-Vílchez, Eider Goikolea, Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva eta Arkaitz Fidalgo-Marijuan
Bizkarrezur-muina birsortzeko mikroingurune moldagarria, Ane García García, Unai Silván, José Luis Vilas-Vilela, Senentxu Lanceros-Mendez eta Leyre Pérez Álvarez
Landare errupikolen populazioen egonkortasuna eta klimaren aldakortasunaren aurreko erresistentzia, Ane Múgica Carnicero, Héctor Miranda Cebrián eta M. Begoña García
Nanoplastikoek muskuiluetan eragin ditzaketen kalteak: berezko aldakortasuna eta toxikotasuna bereiztearen erronka, Nagore González-Soto, Tania Ramírez, Tamer Hafez, Marisa Sarriá Pereira de Passos, Eider Bilbao, Amaia Orbea, Douglas Gilliland, Miguel-Ángel Serra eta Miren P. Cajaraville
Euskal Kostaldean lehorreratutako izurde arruntaren (Delphinus delphis) pneumonia parasitarioaren azterketa histologiko eta molekularra, Andrea Estarrona Calzón, Xabier Lekube, Irune Valenciano, Oihane Diaz de Cerio, Manu Soto, Urtzi Izagirre Aramaiona eta Denis Benito Fernández
Zebra arrainaren (Danio rerio) 3ab transkripzio faktorearen (Gtf3ab) azterketarako garaturiko antigorputz poliklonal baten Western Blot bidezko lokalizazioa gonadetan, Amaia Casas Espiniella eta Iratxe Rojo-Bartolomé
Fluoxetinaren eragina Mytilus galloprovincialis muskuiluen gene-adierazpenean eta itu-geneen balizko erabilpena biomarkatzaile gisa, Gorka Arribas, Mikel Aguirre, Etienne Lemaire,
Elena Gómez, Miren P. Cajaraville, Frédérique Courant eta Eider Bilbao
Opuntia stricta var. dillenii estraktuek obesitatearen kontra dituzten efektuak 3T3-L1 aurre adipozito eta adipozito helduetan, Ivan Gomez-Lopez, Itziar Eseberri, Saioa Gómez-Zorita, M. Pilar Cano eta María P. Portillo
Berezko desordenaren funtzioa CBP/p300 eta Miokardinaren arteko elkarrekintzan, Maddi Olaetxea Usabiaga, Matthew Fishman, Holly Spencer eta Steven Smith
Ongarri organiko eta mineralarekin ongarritutako patata laborearen N2O isuriak eta sentsore optikoen bidezko nitrogenoaren diagnosi nutrizionala, Martxel Makatzaga, Ana Aizpurua, Ander Castellón eta Haritz Arriaga
Protisto parasitoek anfipodoetan eragindako disrupzio endokrinoa eta beren eragina itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektu biologikoen ebaluaketan, Ander Urrutia, Miren Carnicero eta Ionan Marigomez
Giza, animalia- eta ingurumen-osasunaren intersekzioa: marko kontzeptualen konparaketa, Estibaliz Baroja, Iraitz Jauregui, Gorka Bidegain eta Aline Chiabai
Lurzoru erabileraren eta ibilgu aktiboaren arteko harremana eta bilakaera azken mende erdian Ebro arroan, Saioa García, Ana Sáenz de Olazagoitia, Askoa Ibisate, Orbange Ormaetxea, Daniel Ballarín, Miguel Sánchez-Fabre, Ibai Ortiz de Arri, Galder Mentxaka, Valeria Pirchi, Juan Miguel García, Carles Ferrer-Boix eta Alfredo Ollero
Iturrigorriko (Oñati, Gipuzkoa) basoaren kontserbazio-egoera eta hau hobetzeko egindako lanen balorazioa, Lide Albeniz eta Asier Herrero
Eutektogelak, gorabidean dauden kutsatzaileak uretatik ezabatzeko, Elena Gabirondo, João Miguel Mendes de Araújo, Ana Belén Pereiro eta Liliana Carvalho Tomé
Biomedikuntzan aplikazio teranostikoak izan ditzaketen rHDL-AuNC konplexu hibridoen garapena, Endika Cabrera-Antón, Virginia Rubio-López, Teresa Herranz, Beñat Larrañaga-Monasterio, Telmo Santamaría-Zamorano, Aitor Ordeñana-Mando, Shifa Jebari-Benslaiman, Unai Galicia-García, Asier Larrea-Sebal, Cesar Martin, Asier Benito-Vicente eta Kepa B. Uribe

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu