Mikel Madina Ugartemendia: «Eraldaketa digitalaren oinarrian gure beharrak eta gure estrategiak egongo dira»

2026ko maiatzaren 27a

Mikel Madina Ugartemendia: «Eraldaketa digitalaren oinarrian gure beharrak eta gure estrategiak egongo dira»

UEUren GOI ikastegiak, EHUrekin lankidetzan, Eraldaketa Digitala Masterra eskainiko du 2026/2027 ikasturtean, euskaraz eta online. Eraldaketa digitala gidatzeko prestatutako profesionalak trebatzeko du helburu. Mikel Madina Ugartemendia (Donostia, 1974) da masterraren koordinatzailea eta harekin izan gara eraldaketa digitalaz zein masterreko eduki zein irteera profesionalez hitz egiteko. Euskal Filologian lizentziatua da Madina. Hainbat urtez Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan aritu ondoren, datuen komunikazioarekin lotutako proiektuetan ari da lanean. Tarteka baita trebakuntza eta formakuntza lanetan ere.

Jakintza-arloak