Markel Arriolabengoa Martiarena: «Basogintza-eredu desberdinak lantzeko unea dela uste dugu»
2026ko ekainaren 22a

Markel Arriolabengoa Martiarena (Aramaio, 1990) Tantai Baso jabe kooperatibako kidea da eta UEUren «Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura sistemak ikuspegi juridikotik politika publikoetan» Udako Ikastaroan parte hartu du beraien proiektua ezagutara emateko. Basogintza-eredu desberdin baten alde lan egiten dute bertan.