Iker Pinilla Pérez: «Pandemiaren ondotik nerabeen ezinegon psikologikoarekin lotutako deiak dira gehien jasotzen ditugunak»

2026ko ekainaren 17a

Iker Pinilla Pérez: «Pandemiaren ondotik nerabeen ezinegon psikologikoarekin lotutako deiak dira gehien jasotzen ditugunak»

Iker Pinilla Pérez (Berriz, 1983) Gizarte hezitzailea da eta Eusko Jaurlaritzaren "Zeuk esan" haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza zerbitzuan lan egiten du. UEUren Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bila Udako Ikastaroan parte hartu du. Iaz zerbitzu honek 2.200 deitik gora jaso zituela aipatu du; horietatik gehienak antsietatearekin, depresioarekin eta hautatu gabeko bakardadeari lotuak.