Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bila

Data: 2026ko ekainaren 17a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 15a
Matrikulatu
Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bila

Aurkezpena

Osasuna ongizate fisiko eta emozionala baino askoz gehiago dela badakigu. Ikastaro honen bitartez haur eta nerabeen osasunaren begirada zabaldu nahi dugu. Ikastaroa hausnarketa filosofiko batekin hasiko da, osasunaren ikuspegi globalaren beharrean kokatzeko: nola eragiten du gaur egungo gizarte-egiturak gure haur eta nerabeen osasunaren ikuspegian?, zerbait falta zaigu erabat osasuntsu egon daitezen? Ostean, hausnarketa psikologiaren arlotik jarraituko dugu, honako galdera hauen bitartez: zergatik dago gure haur eta nerabeen osasun mentala kolokan “denetarik” daukagun gizarte honetan?, zeintzuk izan daitezke osasun-arazo hauei aurre egiteko babes-faktoreak?, nola indartu gazteen osasun mentala gaur egungo gizartean?... Ikastaroaren bigarren atalean, hezkuntza, gizarte-zerbitzu eta osasun-arloko esperientzia zehatzetan murgilduko gara, lehenengo atalean hasitako hausnarketarekin jarraitzeko. Azken finean, ikastaroaren helburua osasun integralaren inguruko diziplinarteko hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzea da. 

Helburuak

• Osasunaren ikuspegi globalari buruzko hausnarketa egitea

• Haur eta nerabeen osasunaren inguruko diziplinarteko elkarrizketa sustatzea

• Diziplinarteko sarea sortzea etorkizunean osasunaren inguruko hausnarketa sakonak egiten jarraitzeko

Nori zuzenduta

• Haur eta nerabeekin lan egiten duten profesionalei, batez ere, honako arlo hauetakoei: osasuna, heziketa, pedagogia, psikologia, gizarte-langintza…

• Filosofia eta antropologia arloetako profesionalei.

• Gaian interesa duen edonori.

Jakintza-arloak