UEUren GOI ikastegiak bi master eta bi aditu titulu eskainiko ditu 2026/2027 ikasturtean
2026ko maiatzaren 25a

UEUren GOI Ikastegiak bi master eta bi aditu titulu eskainiko ditu 2026/2027 ikasturtean online. Dagoeneko bertan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago.
Goi-mailako aditu eta profesionalak euskaraz formatzearen garrantziaz jabetuta, UEUk 25 urte daramatza euskarazko graduondokoak sustatzen eta antolatzen. Gaur egun oraindik maila honetako euskarazko eskaintza oso txikia da eta azken 20 urteetan UEU eragile garrantzitsuenetako bat bilakatu da alor honetan.
2026/2027 ikasturtean UEUren GOI Ikastegiak bi master eta bi aditu titulu eskainiko ditu:
- Eraldaketa digitala. MASTERRA (berria!)
- Euskara eta Digitalitatea. ADITU TITULUA (3. edizioa)
- Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz. ADITU TITULUA (3. edizioa)
- Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (matrikula itxita)
UEUk ikas-irakaskuntzarako eredu pedagogiko propioa du, online modalitatera egokitua, eta hartan oinarritzen da GOI ikastegiaren eskaintza akademiko osoa. Eredu hau pertsonengan zentratua da, UEUren balioetan oinarritzen da, ikaskuntza autonomo eta esanguratsua bultzatzen du eta etengabe berrikusten dena gizartearen aldaketei erantzuteko.