Nor gara
Historia
Lantaldea
Kontaktua
2025eko irailaren 22a
"Euskara eta Digitalitatea" graduondokoa egiteko 4 laguntza oso emango ditu UEUk 2023/2024 eta 2024/2025 ikasturteetan graduatu direnentzat. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 29an amaituko da. Esleipena espediente akademikoaren arabera egingo da.
Testuinguru digitalean (ere) euskara sustatuko duten aditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen teknologikorako estrategiak lantzea da helburua.
Teknologia digitalek euskaran duten eraginaren inguruan interesa duen edonork parte har dezake graduondokoan, aurretik eginiko unibertsitate-ikasketak edozein direla ere. Hortaz, beka hauek edozein gradutako titulatu berriek eska ditzakete. Interesatuek idatzi u.inurrieta@ueu.eus helbidera, izen-abizenak eta NANa adierazita eta titulazioko espedientea erantsita.
ZERGATIK EGIN TITULU HAU?