"Ikerketak batez ere boteretsuen nahiei eta beharrei erantzuten diela ikusita, ikerketa herritarren eskura jartzeko gogoa dago jatorrian "

2025eko uztailaren 15a

"Ikerketak batez ere boteretsuen nahiei eta beharrei erantzuten diela ikusita, ikerketa herritarren eskura jartzeko gogoa dago jatorrian "
Graxi Irigaray, Loretxu Bergouignan eta Lukas Barandiaran

Eraldaketarako teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen izeneko jardunaldia izan zen joan den uztailaren 11n Errenterian. UEUren 53. Udako Ikastaroen barruan antolatu zuten topaketa UEUk, Teks sareak eta Badalabek. Bertan, besteak beste, Bidarteko Biharramunen lantegiaren berri eman zuten. Jakitate situatuez eta ikerketa parte-hartzaileaz hitz egin zuten lantegiko kide diren Lukas Barandiaranek, Graxi Irigarayk eta Loretxu Bergouignanek. Gorputzetik ikertzeaz, muturreko parte-hartzeaz. Hitzaldiaren ondoren beraiekin bildu ginen proiektuaren berri gehiago jakin asmoz.