ARTIZARRA sare soziala berritu dugu!

2026ko otsailaren 3a

ARTIZARRA sare soziala berritu dugu!

UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du. Proiektu hau 2018an jarri zen martxan euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala izan eta komunitate hori trinkotzeko helburuarekin. Orain erabilterrezagoa da eta itxura berrituarekin dator. Une honetan 1.000 kidek osatzen dute bertako komunitatea. Animatu zu ere eta sartu Artizarraren orbitan!

Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertsonen arteko harremanak bideratzean motz geratzen zen. Gero eta gehiago mugitzen dira komunitate zientifikoaren partaideak, unibertsitatez edo ikerketa zentroz aldatzen dira, eta kontaktuak galtzen dira. Hortik sortu zen Artizarra, eta hainbat funtzio ditu komunitate hori saretzeko: laguntza-eskeak, eztabaidak eta galdera-erantzunak bideratzeko foroak; adituen bilaketa; adituen lanen jarraipena; norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzea...

Artizarraren itxura eguneratu egin da, eta erabiltzailearentzat erabilterrazagoa izango da, hainbat tresna sinplifikatu egin direlako. Artizarra proiektu soziala den neurrian, ez da proiektu bukatua. Komunitate zientifiko-teknikoa proiektuaren jabe bihurtzea nahi du UEUk.

Zihara Enbeita Gardoki Artizarrako koordinatzaileari elkarrizketa egin diogu: