Alazne Valverde: "Teoriatik abiatuta bakoitzak txikien loaren gaia nola bizi duen partekatzea polita iruditzen zait"
2023ko urriaren 9a

"Txikien loa ulertzen" ikastaroa egingo da Eibarren, UEUren udazkeneko eskaintzaren barruan. Alazne Valverdek (Donostia,1988) emango du ikastaroa. BerakTurismoa ikasi zuen Bartzelonan eta Publizitatea eta enpresa kulturalen kudeaketan du masterra. "Ama izan ondoren nire bizitza guztia hankaz gora jarri zen eta hor izan zen, txikienloa eta elikaduraren inguruko formakuntza hasi nuenean". Urriaren 21ean emango saio hasiera ikastaroari. Izena emateko aukera dago oraindik.
Txikien loan jarriko duzu fokua ikastaroan. Gaiaren gaineko informazio falta dago?
Informazio falta handia dago eta oraindik ez dago zabalduta zer espero dezakegun adin bakoitzean, edo nola lagundu txikien loa hobetzen. Bestalde, sare sozialetan informazio asko dago, baina informazio hori orokorra da, eta txiki bakoitzak behar desberdinak ditu.
Loan ematen diren aldaketak, emozioek duten eragina, errutinak... loaren gaiaren gaineko arlo desberdinak landuko dituzue.
Bai, arlo desberdinak ikusiko ditugu, batez ere esnatzeen jatorria adinaren arabera aldatu egiten delako.
Ikastaro praktikoa izango da, bakoitzaren galderetatik abiatuko dena.
Bai, teoriaz bakarrik hitz egiteko ehunka liburu daude. Kasu honetan, teoriatik abiatuta bakoitzak nola bizi duen partekatzea polita iruditzen zait, guztion artean momentu goxo bat pasatzeko asmoz.
Nori dago zuzenduta?
Txikien loa, pixka bat gehiago ezagutu nahi duenarentzat.
Zer da ikastaroarekin lortu nahi duzuna?
Ikastaroaren izenburuak dioen bezala, txikien loa ulertzea. Hau da, momentu horretan gertatzen zaiona normala den edo ez, zer egin dezakegun laguntzeko, aldaketak errespetuz egiteak daukan garrantzia eta nola egin. Azkenean familiei beren etxean daukaten egoera hobetzeko tresnak eskaintzea.