Txikien loa ulertzen
Hasiera - Bukaera data: 2023ko urriaren 21a - 2023ko urriaren 28a (Larunbatak)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 10:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko urriaren 17a

Aurkezpena
Askotan, informazio falta gatik, ez dugu ulertzen zer gertatzen den, zergatik gertatzen den eta zer aukera dauden txikien loa hobetzeko. Horrez gain, haurtxoarentzako lo-ohitura osasungarriak sortzeko moduari buruz hitz egingo dugu, baita errutinei, lo-leihoei eta ordutegiei buruz ere.
- Urriak 21, larunbata 10:00-13:00
- Urriak 28, larunbata 10:00-13:00
Irakasleak
Helburuak
- Haurren lehenengo hilabeteetan haurraren loak dituen aldaketen inguruan hausnartu, emozio eta negarrak kontuan hartuz.
- Errutina eta ordutegiak zehaztu eta aldaketak zein urratsak egiteko gida praktikoa jaso.
Edukiak
- Txikiak mundura: Nola dira lehenengo hilabeteak eta zer espero dezakegu.
- Txikien loak izaten dituen aldaketak.
- Emozioen eragina txikien loan.
- Negarraren unea
- Lo-giroa, errutinak eta ordutegiak
- Haurraren loa ulertzen eta lagundu
- Noiz egin aldaketak
- Urratsak egiteko gida praktikoa
- Galdera libreak
Metodologia
Metodologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Bakoitzak botatako galderetatik abiatuko gara guztion artean hausnartuz.
Nori zuzenduta
Hezitzaile, familia eta interesa duen edonori.