«Akademiatik plazara» ekitaldi-dibulgatiboa egin du UEUk laugarrenez Bilbon
2026ko urriaren 23a

Urriaren 22an egin du UEUk «Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara» Bilboko Kalderapeko euskal gunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean eman dute. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu, egiten duten lana aitortu eta zientzia herritarrei gerturatzea da.
Hauek izan dira parte hartu duten ikertzaile gazteak:
- Naia Begiristain Etxezarreta: «Lurralde Garapenerako Ekintza Ikerketa eta Dialogoko Hirugarren Subjektuaren ekarpena»
- Unai Coronel Gastiain: «STEM ikaskuntza eta identitatea(k) eskolako espazio berdean»
- Patirke Ibarrondo Mendiola: «Bektoreen ikerketa»
- Ihintza Malharin Hirigoyen: «Adimen artifiziala elebakardun eta elebidunen afasia ikertzeko»
- Naiara Perez Miguel «Makina bat euskaltegian»
Protagonista hauekin batera Kepa Sarasola Gabiola jardunbide handiko ikertzaile eta UEUko zuzendari-ohiak hitzaldia eskaini du, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Claudia Torralba Rubinos Itzulpengintza eta Interpretazioko doktorea aritu da. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egin dute Irune Basagoiti Agirre, Ane Zuazubiskar Iñarra ikertzaile-bertsolariek.








