«Akademiatik plazara» ekitaldi-dibulgatiboa egin du UEUk laugarrenez Bilbon

2026ko urriaren 23a

«Akademiatik plazara» ekitaldi-dibulgatiboa egin du UEUk laugarrenez Bilbon
Ezkerretik eskuinera: Naiara Perez Miguel, Kepa Sarasola Gabiola, Irune Basagoiti Agirre, Naia Begiristain Etxezarreta, Ihintza Malharin Hirigoyen, Patirke Ibarrondo Mendiola, Unai Coronel Gastiain eta Claudia Torralba Rubinos

Urriaren 22an egin du UEUk «Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara» Bilboko Kalderapeko euskal gunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean eman dute. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu, egiten duten lana aitortu eta zientzia herritarrei gerturatzea da. 

Hauek izan dira parte hartu duten ikertzaile gazteak:

Protagonista hauekin batera Kepa Sarasola Gabiola jardunbide handiko ikertzaile eta UEUko zuzendari-ohiak hitzaldia eskaini du, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Claudia Torralba Rubinos  Itzulpengintza eta Interpretazioko doktorea aritu da. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egin dute Irune Basagoiti Agirre, Ane Zuazubiskar Iñarra ikertzaile-bertsolariek.

Jakintza-arloak