HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan).
Data: 2026ko azaroaren 27a (Ostirala)
Tokia: Errenteria - Torrekua
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urriaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko azaroaren 26a

Aurkezpena
Informazioaren gizartea deitzen diogun honetan geroz eta gailu eta modu gehiago ditugu informazioa jaso, irakurri, ikusi, entzun eta, oro har, kontsumitzeko. Kontsumo hau baina sarri ez da burujabea, eta gehienetan hartzailea ez diren agenteen interes, lehentasun eta helburuen araberakoa izan ohi da. Aurtengo Humanitate Digitalak Euskal Herritik saioan gure "dieta" digitalei buruz hausnartuko dugu, bi ardatzen gainean: euskarazko edukiak eta desinformazioa.
Helburua izango da gaian aritu direnen perspektiba ezagutu ostean hausnarketarako espazio bat irekitzea.
Helburuak
- Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutzea.
- Desinformazio eta negazionismoek inguru digitaletan duten indar eta presentzia ezagutzea.
- Gure eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea.
Nori zuzenduta
Egunerokoan egiten ditugun kontsumo digitalen inguruan kezka eta itxaropenak dituen pertsona orori.