Emakume artistekin solasean.

Hasiera - Bukaera data: 2026ko urriaren 28a - 2026ko azaroaren 18a (Astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urriaren 23a
Matrikulatu
Emakume artistekin solasean.

Aurkezpena

Ikuspegi feministatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko eta beraien lanak inspirazio hartuta, berezkoa dugun sormen gaitasunarekin konektatzeko eta jolasteko aukera eskaintzen du ikastaro honek.

Bi emakume artista ezagutzeaz gain, Chiharu Shiota eta Fina Miralles, eskaintzen duten testuinguruan esperimentatu, ikertu, jolastu eta bizitzeko ikastaroa dugu hau. Horretarako, bidaia honi lengoaia artistikotik ekiteko gonbidapena luzatuko dugu. Sorkuntza-prozesuan zehar, adierazpen eta ikuspegi berriekin konektatzeko proposamena luzatzen da.

Proposamen honetan dimentsio fisiko eta emozionalean murgilduko gara, agerira datorrenari ongi etorria emanez eta azaleratzen den hori besarkatuz, artea eta sormena bidelagun ditugularik; dimentsio fisikoa leunduz, askatuz eta arinduz; eta emozionala enpatiaz, errukiz eta baliozkotuz begiratu.

Espazio aske bat proposatzen dugu, barne-mundu horiek partekatzeko, lantzeko eta modu sortzaile baten, bidea eta forma eman ahal izateko.

Irakasleak

Helburuak

-Jolasaren bitartez ikertu.

-Emakume artistak eta beraien ekarpenak ezagutu.

-Norberaren gaitasun sortzaileekin konektatu eta jolastu.

-Lengoaia artistiko desberdinak ezagutu eta esploratu.

-Emakume artisten lanak inspirazio iturri izanik norberak bere produkzio sortu.

Edukiak

• Sormena sustatzea.

• Lenguaia artistiko desberdinekin jolastea.

• Emakume artistak ezagutzea.

Metodologia

Emakume artista bakoitzari 8ordu eskainiko zaizkio, beraien lana eta ibilbidea ezagutzeko ondorengo baliabideak erabiliz: idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, etab.). Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, material osagarria gehituko da. Jorratutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Maila pertsonalean sormane sustatzea ez ezik, hausnarketa eta eztabaida kolektiboetara salto egiteko planteamenduak ere mahaigaineratuko dira, horretarako talde-dinamikak erabiliz.

Nori zuzenduta

Emakume artistak ezagutzeaz gain, sormenarekin konektatzeko interesa eta kuriositatea duen edozeinentzako.

Jakintza-arloak