Ikasgela kulturaz blaitu

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: urriak 14-azaroak 19
Euskara ez da hizkuntza akademikoa bakarrik, euskal kulturaren ardatza ere bada, baina eskolak euskaraz emateak ez du bermatzen euskal kulturaren transmisioa. Gaur egun eskolan ez dago ziurtatua kultur erreferenteen transmisioa, eta, ondorioz, haur eta gazte askok ez dute euskal kultura ezagutzen.
Irakasle oro euskara-irakasle eta kultur eragile gara, baina askotan ez gara horretaz jabetzen. Irakasleok unibertsitatean ikasi badugu ere, ez dugu formakuntzarik jaso euskal kulturari buruz eta ez dakigu nola eragin alor horretan.
Hortaz, funtsezkoa da irakasleok prestakuntza jasotzea ondoren eragile izateko eta, bide batez, LOMLOEri eta curriculumari jarraitzeko.
Irakasleak
Helburuak
- Irakasleak egoeraren larritasunaz jabetzea.
- Edozein irakasgai irakasten dutela ere, irakasle guztiok kultur eragile bilakatzearen garrantziaz jabetzea.
- Irakasleek beren arloan euskal kultura nola txerta dezaketen hausnartzea eta ikasleengan eragitea.
Edukiak
- Egoeraren larritasuna.
- Denok kultur eragileak gara.
- Kultur erreferentzia batzuk.
- Kultur sormen transmisioa eskolan.
Metodologia
Ikastaroak bi zati izango ditu:
- Alderdi bat, formatiboa: bi orduko bi saio sinkrono online (4 ordu)
- Beste alderdi bat, praktikoa: zereginak Moodlen plataforman (6 ordu)
Kronologikoki, horrela banatuta egonen da ikastaroa:
- Urriak 14, ikastaroaren hasiera: bi galdetegi bete beharko ditu ikasle bakoitzak.
- Urriak 22, (17:30-19:30): lehen derrigorrezko saio sinkronoa izanen da.
- Urriaren 23tik 30era: lan pertsonala (hiru zeregin) egiteko tartea.
- Azaroak 5, (17:30-19:30): derrigorrezko bigarren saio sinkronoa izanen da.
- Azaroaren 6tik azaroaren 19ra: azken produktua.
Nori zuzenduta
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.
- Irakaskuntzan aritu nahi duen orori.
- Gaian interesa izan dezakeen edonori.