Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak.

Data: 2026ko ekainaren 30a (Asteartea)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 28a
Matrikulatu
Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak.

Aurkezpena

Ikastaro-proposamen hau hipotesi nagusi batetik abiatzen da: hizkuntza gutxituak ez dira kultura-ondare hutsak, baizik eta komunitatearen garapen iraunkorrean eta ongizatean aktiboki eragiten duten tresnak. Abiapuntu horretatik, ikastaroak euskararen biziberritzea eta garapen komunitarioaren arteko lotura aztertzea proposatzen du, hizkuntzek komunitateen kohesioan, agentzian eta bizitza bizigarriak eraikitzeko duten zeregina azpimarratuz. Ikuspegi honek hizkuntza biziberritzea politika sektorial isolatu gisa ulertzea gainditu, eta komunitatearen ongizatearekin lotutako prozesu holistikoago baten barruan kokatzen du.

Hipotesi hori kontrastatzeko, ikastaroak Euskal Herrian komunitatearen garapen iraunkorra eta euskararen biziberritzea uztartzen dituzten hainbat ekimen komunitarioren esperientziak ezagutu eta elkarrizketan jartzea proposatzen du. Esperientzia horien aniztasunetik abiatuta —arlo, eskala eta testuinguru soziolinguistiko desberdinetakoak—, elkarguneak, bidegurutzeak, erronka partekatuak eta etorkizunerako gakoak identifikatzea da helburua.

Jardunaldi hau lankidetzan antolatu dute UEUk eta Deustuko Unibertsitateak, EMUNek, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak (Fosterlang ikerketa proiektua) eta Soziolinguistika Klusterrak.

Koordinatzaileak

  • Itziar Inza Perez
  • Jone Goirigolzarri Garaizar

Helburuak

  • Euskal Herriko eremu soziolinguistiko desberdinetan kokatutako esperientzia komunitarioak elkarrizketan jartzea, komunitatearen garapen iraunkorra eta euskararen biziberritzea maila kontzeptual zein praktikoan nola uztartzen dituzten aztertzeko.
  • Komunitatearen garapen iraunkorrak eta hizkuntza-biziberritzeak elkarri zer ekarpen egin diezaioketen eztabaidatzea.

Nori zuzenduta

  • Proiektu komunitarioetan lanean diharduten eragile eta banakakoei.
  • Soziolinguistikan eta euskararen biziberritzean interesa duen zein alor horretan lanean dihardutenei.
  • Soziologia, antropologia, hizkuntzalaritza, etab. ikasketetako ikasleei.
  • Euskara teknikariei.
  • Gaian interesa izan dezakeen eta herrigintzan edo herri administrazioan lanean diharduen edonori.

Jakintza-arloak