Zergatik eta zertarako abertzale?

Aurkezpena
Andoni Olariaga Azkarate: «Abertzaletasunak bere softwarea eguneratu egin behar du»
Zein izan beharko luke XXI. mendeko abertzaletasunak? Galdera horri erantzuteko asmoz, jardunaldia gogoeta prozesuaren abiapuntua izatea nahi dugu. Munduan zein Euskal Herrian gertatu diren eta gertatzen ari diren aldaketetan arreta jarri eta abertzaletasunari nola eragiten dioten aztertzea da asmoa. Diagnosi partekatu baterako gakoetan sakontzearekin batera, XXI. menderako abertzaletasunak erantzun beharko lituzkeen galderak identifikatu eta erantzun posibleak iradokitzeko ariketa egingo dugu.
Jardunaldi hau UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dute.
Olatz Egiguren Enbeita: «Testuinguru garaikidean euskal nazioarekiko atxikimendu emozionala eta abertzaletasuna birsortzea eta sendotzea funtsezkoa izango da»
Andoni Olariaga Azkarate: «Abertzaletasunak bere softwarea eguneratu egin behar du»
Koordinatzaileak
- Iker Eizagirre Agirregomezkorta
Irakasleak
Helburuak
- Mundua eta Euskal Herria nola aldatu diren ikusi eta abertzaletasunean nola eragin dezakeen hausnartzea.
- Ariketa esploratzaile baten bitartez aurrerago egingo den gogoeta-prozesurako galderak eta korapiloak identifikatzea.
Nori zuzenduta
Abertzaletasunaren inguruan kezka izan dezakeen edonori.