Hizkuntzalari Euskaldunen VIII. Topaketa: Elebitasuna neurozientziaren begiradatik.

Data: 2026ko ekainaren 23a (Asteartea)
Ordutegia: 9:30-13:45
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 21a
Matrikulatu
Hizkuntzalari Euskaldunen VIII. Topaketa: Elebitasuna neurozientziaren begiradatik.

Aurkezpena

Gaur egungo gizarte global eta interkonektatu honetan, hizkuntza bat baino gehiago jakiteak abantaila sozial, komunikatibo eta pertsonalak eskaintzen ditu. Gaur egungo munduan pertsona elebidun eta eleaniztunak gero eta gehiago dira; baina Euskal Herria lurralde elebiduna da aspalditik. Euskaldunak elebitasunean hazten eta hezten garen arren, elebiduna izatearen inguruan ezjakintasun kolektibo bat dago gure artean.

Errealitate hau Gradu Bukaerako Lanean aztertu ondoren, ‘Hezitzaile elebidunaren dekalogoa’ sortu zen, neurozientziaren ezagutzak jendarteratzeko helburuarekin. Ondorioz, ‘Elebitasuna neurozientziaren begiradatik’ gaia Hizkuntzalarien VIII. Topaketarako proposamena aurkeztu zen.

Topaketa antolatzeko, elebitasunaren alor ezberdinetan lanean diharduten 4 hizlari gonbidatu ditugu honako gai hauek jorratzeko: elebitasunaren mitoen bilakaera, elebidun motak, bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesuak eta elebitasunaren eragina zahartze osasuntsuan.

Jardunaldi hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.

Koordinatzaileak

  • Irati Azpeitia Iraola

Helburuak

  • Elebitasunari eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko ezagutza zientifikoa jendarteratzea.
  • Gizartean elebitasunaren inguruan dauden hainbat uste oker eta neuromito zuzentzea.
  • Hezitzaile eta hizkuntzalari elebidunei beren eguneroko jardunerako hainbat gako aurkeztea.

Nori zuzenduta

Topaketa hau hizkuntzalari euskaldunen elkargune izango da eta horrez gain, hezitzaile elebidun guztiei zuzendua egongo da, beren eguneroko jardunaren inguruan sakontzeko eta ikasteko aukera eskainiz.

Jakintza-arloak