Irakaslearen ongizatea hezkuntza-paradigma berrietan: higadura profesionalari aurre egiteko tresnak

Data: 2026ko urriaren 17a (Larunbata)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urriaren 11
Matrikulatu
Irakaslearen ongizatea hezkuntza-paradigma berrietan: higadura profesionalari aurre egiteko tresnak

Aurkezpena

Ikastaroaren data: Urriak 17

Azken urteotan hezkuntza-sistemak presio eta erronka ugari metatu ditu: ikasleen beharrak gero eta konplexuagoak, familia-dinamika aldakorrak, ebaluazio- eta burokrazia-karga handiak, aldaketa metodologiko azkarrak edota pandemia osteko ondorio emozionalak, besteak beste. Testuinguru horretan, irakaslearen nekea, etsipena eta higadura emozionala gero eta agerikoagoak dira zenbait kasutan, burn-out edo neke profesionalaren sindromera ere iritsi arte. Neke hori norbanakoaren ezgaitasun edo ahultasun gisa ulertzen bada ere, gaur egungo ikuspegi psikosozialak agerian uzten du burn-out sindromea harreman-sareetan eta antolaketa-egituretan txertatutako prozesu erlazionala dela. Egoera honek irakaslearen ongizatea kaltetu ez ezik, ikasleengan, ikastetxeko giro emozionalean edota hezkuntza-kalitatean ere eragin zuzena du.

JOSEBA MIRAN ROSÓN: Psikologian lizentziatua (EHU-UPV). Salamancako INCYL institutuan garunaren arkitekturaren ikertzaile gisa lan egin zuen eta Psikologia Orokor Sanitarioko Masterra eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean.

ILARGI ZABALLA PEREIRO: Fisikan lizentziatua. EHUko irakaslea Hezkuntza Fakultatean. Arreta osoaren praktikan aditua.

Irakasleak

Helburuak

  • Irakaslearen nekea eta burn-out arriskuak izendatu eta azalaraztea.
  • Burn-out prozesua ikuspegi erlazionaletik ulertzen laguntzea.
  • Egunerokoan txertatzeko moduko babes-praktikak eskaintzea mindfulness praktikak barneratuz, errealistak eta egingarriak.
  • Norberaren aldaketetatik aldaketa sistemikoa eragitea.

Edukiak

  • Burn-out: sarrera eta neuro-oinarriak.
  • Teoria polibagala.
  • Tolerantzia-leihoa eta neurozepzioa.
  • Korregulazioa eta gelarako mikro-interbentzioak.
  • Rolak, usteak eta identitatea.
  • Klaustro-babesa.
  • Mindfulness: sarrera eta neuro-oinarriak.
  • Oinarri neurofisiologikoak.
  • Ongizatean dauzkan onurak (nagusi zein nerabeetan).
  • Praktikak eta dinamikak.

Metodologia

Tailerraren garapena ikasketa kooperatiboan oinarrituko da, modu horretan mindfulness-aren bidez lortu nahi den ongizate emozional eta soziala modu transbertsalean landuz eta adimen intra eta inter pertsonala sustatuz. Formakuntzak atal teorikoa eta praktikoa txertatuko ditu ikasleak oinarri teorikoa zein egunerokotasunerako tresnak balia ditzan.

Nori zuzenduta

Irakasleei, irakasle-gaiei eta gaian interesa izan dezakeen orori.

Jakintza-arloak