Zero Kilometro Arkitektura I. Topaketa.
Data: 2026ko apirilaren 24a (Ostirala)
Tokia: Getxo - TikiToki Zentroa
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko martxoaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko apirilaren 22a

Aurkezpena
0 kilometro arkitekturako lehen topaketa honetan arkitektura eta parte-hartzea jorratuko dira.
Getxo Kirolak erakundearen barnean ”Thinking Fadura” prozesu partehartzailea egin zen eta prozesu horretatik atera zen Tikitoki Zentroaren beharra.
Topaketa honetan “Thinking fadura” prozesuaren arduradunak eta Tikitoki Zentroa proiektuaren arkitektoaren eskutik jasoko dugu prozesu eta proiektuaren berri, ondoren eraikinaren bisita egingo da.
Agurtzane Elguren eta Anartz Ormaza: «Uste genuen momentua zela arkitekto euskaldunok gure errealitateaz elkarrekin hausnartzeko. Euskarak gure jardunean duen eraginaz. Eta lekuaz»
Helburuak
- Euskal Arkitektoen arteko sarea sortzea.
- Eraikuntzak gertutik ezagutzea, arkitektoak berak azalpenak emanez.
- Topaketa aprobetxatzea euskara eta arkitekturaren arteko hausnarketa egiteko.